Kirol klub batzuekin partaide gara (CD Surf 64, Club Deportivo Bidasoa, Urkirolak adibidez).
Ikasle horien entrenamenduak ikastegiko ordutegian dira.
Enpresetako behaketa ikastaldia otsailan 4 egunez iragaiten da.
Hona hemen ikastaro horien helburu nagusiak zein diren :
- Ikasleei lan mundua "zuzenean" ezagutaraztea
- Enpresaren ezaugarri nagusiak ezagutzea, baita ere bere ibilmoldea aztertzea
- Enpresako aktore desberdinak ezagutzea
- Ahalaz, ikaslea bere geroko lanbidea hautatzen laguntzea
Gurasoen gain dena :
- Enpresa atzeamtea (ikaslearekin ados jarriz gero)
- Osatuta, behaketa ikastaro hitzarmena izenpearazi 3 aleetan (enpresa, familia, kolegioarendako)
- Bazkari, garraio eta lan ordutegiei doazkienak konpontzea
Kontutan hartu behar diren hertsapen zenbait :
- Enpresa bat, ikasle bat
- Behaketa ikastarorik ez aita - amaren enpresan
- Enpresa bilatzean, beste familien desmartxak kontutan hartu
- Ikastaroa eskola batean egitea ez da baimendua
- Hitzarmena izenpeturik epeetan itzultzea
Bestalde, ikasleei hauxe eskatzen zaie :
- Behaketa ikastaroan ahal bezain parte hartzea
- Aitzinetik landu txostena osatzea
- behaketa ikastaro hitzarmena errespetatzea
Irakasleen gain dena :
- segurtatzea ikasle bakoitzak behaketa ikastaro tokia atzeman duela, behaketa ikastaroa ongi iragaten dela, enpresako arduradunarekin harremanetan sartuz
- Behaketa ikastaro ondoko bilana antolatzea
- behaketa ikastaroari buruzko txostena ebaluatzea
- Behaketa ikastaroari ahalaz segida bat ematea nork bere gain
Laguntza personalizatua : LP
Maila guzietara orokortua da :
- astean 3 ordu 6garreneko klasean
- astean ordu bat edo bi ordu artean, maila guztietan 5garrenetik aitzina
Ikasle guztiei zuzentzen zaie LP, ordu kopuru berarekin klase maila bereko ikasle guztientzat. Asmoa da sustatzea ikasle bakoitza laguntza beharrik gabe egotera, bildu duen ezagutza eta bere gaitasun proprioa kontuan hartuz, ikasleak ekintzan sarrarazteko testuinguru interaktibo batean.
Irakaslearen irakasgaian oinarritzen da LP, baina aukerako momentua da ere zeharkakoagoak diren gaitasunak garatzeko, ikasleak ohar daitezen bildu ezagutzak eskualdagarriak direla, metodologia egiteko, zurkaitza...
Talde ttikitan banatuak dira irakasle bat edo biekin :
- etxeko lanak egiteko edota aitzinatzeko
- gai batzuetan, laguntza personalizatu baten ukaiteko
- ikasteko, antolatzeko metodoak lantzeko
- bi astetarik behin, asteart arratsaldeko azken orduan, klaseko irakasle arduradunarekin biltzeko : beren egunerotasuna, klase dinamika, gatazkak, proiektuak, iragarki bat.... aipatzeko.
"Trukarte" edota hemengo eta hango arte historia.
Diziplina guziak konzernatuak dira, gai guzietan arlo honetakolan berezi bat egiten da, baina horrez gain, urteraren zehar hainbat ekimen bereziak antolatuak izanen dira eta gai horeitako erakasleek aktibitate berezi horien jorratzaileak dira : euskara, frantsesa, arte plastikoak, fisika, gaztelera, gorputz heziketa eta historia, ahantzi gabe dokumentalista.
Proiektu horrek bi xede dauzka : Alde batetik, arte historiakop irakaskuntza osatzea euskal ondarea eta artistak ezagutaraziz, eta ezagutza hori gure ikasleek Seaskako Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko ikasleekin partekatzea, gehienak haiekin elkartuko baitira ondoko urtean Baionako Etxepare lizeoan.
Konkretuki, ondoko jardueretan gauzatuko da :
- arte eta hezkuntza arloetan ikaskuntzei loturik : ikasleak diziplina ainitzeko lan jarduerei buruz sustatzea, arte adierazpide ezberdinetan trebatuz, arte hitsoriako ahozko froga eta lizeorako sartzea prestatzeko
- ibilbide kultural eta artistikoa burutzea
- azterketarako tresnak eskuratzea : obra, garai eta kultura ezberdinei hurbiltzea (euskaraz irakur, idatz, ulertu eta adieraztea)
- obren ulertzeko gaitasuna garatzeatzea horri esker mundua ulertzekoa, izpiritu kritikoa zorroztea. Gizakiak artegintzari dituen harremanak ulertzea
- haien arteko lankidetzari esker, hemengo eta kanpoko arlo artistiko ezberdinetan aritzea
- obra batzuk hurbileko ondarean txertatzea
- nork bere emozioei gaina hartu eta besteen begirada onartzea
- profesionalen eta ikaskideen agerraldiak arretaz behatu eta errespetuz hartzea
- arte heziketa denei eskuragarri bihurtzea
Hauek guziak proiektu honetan aurkeztutako jardueren bitartez gauzatuko dira eta hori 3.eko irakasleen partaidetza erregularrarekin. Ikasleak nahi badu, proiektu hau aurkezten ahalko du Brebetako ahozkoan.
Gai arteko irakaspen praktikoak : GIP
GIPak 4. zikloko 3 urteetan iraganen dira, erran nahi baita 5garrenean, 4garrenean eta 3garrenean.
Ikasle guztiei zuzentzen zaizkie GIPak, astean 2 eta 3 ordu artean (iraupen berdina klase mailako ikasle guztientzat).
Diziplinarteko proiektu desmartxa batean oinarritzen dira eta tadel edo bakarkako gauzatze konkretuara eramaten dute.
Irakasgaietan oinarritzen dira eta praktikan ezartzean, gaitasunen oinarri komunaren zeharkakotasunaren konzientzia hartze bat ahalbidetzen dute.
Irakaspenei zentzua ematen laguntzen dute eta irakasgaien arteko trabak gainditzen.
8 gai hauetako 6 bederen tratatuak izan beharko ditu ikasle bakoitzak 4. zikloan :
- ekonomiko eta profesional mundua
- antikitateko hizkuntzak eta kulturak
- bertako hizkuntz - kulturak / Hizkuntz - kultura arrotzak
- transizio ekologikoa eta garapen iraunkorra
- zientziak, teknologiak eta gizartea
- gorputza, osasuna, ongizate, seguritatea
- informazioa, komunikazioa, herritartasuna
- kultura eta sorkuntza artistikoak
GIP batek diziplina ezberdinak mobilizatzen ditu elkarlanean, denboraldi komun batean, proiektu baten inguruan.
Dizplinarteko proiektu desmartxan oinarritzen dira.
Irakasgaietan oinarritzen dira eta pratikan ezartzean, gaitasunen oinarri komunaren zeharkakotasunaren konzientzia hartze bat ahalbidetzen du. Irakaspenei zentzua ematen eta irakasgaien arteko mugak gainditzera bultzatzen dute.
Ikasleen ordutegian kokatuak dira bi edo hiru orenez astean. Egiten ahal dira ere aste batez hiruhilaka edo semestroka.
Lan denboraldi horietan gehien ebaluatzen dena da : egite jakitateak deitzen ditugunak, hala nola ikasle batek :
- informazioa xekatzen, biltzen, ulertzen, sailkatzen, erabiltzen dakiela
- duen informazio horrekin zerbait berri eraikitzen, sortzen dakiela
- talde baten aitzinean egindako lana aurkezten badakiela
- teknologi berriak erabiltzen badakiela (filmatzen, grabatzen, diapoak egiten, grafikoak sortzen...)
- ...
Jakitate guzi horiek kolegio bukaeran, ikasle guziek lortu behar duten "jakitate eta gaitasun enborra" osatzen dute, brebeta lortzeko menperatu behar dituztenak.
Bukaerako ebaluaketan baitezpada pasa behar diren lau azterketatik bat da.
Kandidaturen prestakuntza berezia eskatzen duen ahozko azterketa da.
15 minutuko ahozko solasaldia da bizpahiru irakaslez osatutako epaimahaiarekin.
Ahozkoa bi alditan iragaten da : aurkezpen bat eta solasaldi bat epaimahairekin.
Kandidatuak aurkezpen bat egiten du 5 minutuz eta ondotik 10 bat minutuz solastatzen da epaimahaiarekin, orotara azterketak ezin duelarik 15 minutu baino gehiago iraun.
Galderak arte historiari buruz dira eta ez ikasgai berezi bati buruz.
Irakasleek XX. mendea eta XXI. mendeko hastapena hestaltzen dituzten 18 ikerlan zerrenda bat proposatzen die ikasleei. Ikerlan horiek urtean zehar kurtsoetan landuak dira.
Ondorengo lemekin lotuak dira :
- arteak, sorkuntzak, kulturak
- arteak, espazioa, denbora
- arteak, boterea, estadoa
- arteak, mitoak, erlijioa
- arteak, teknikak, adierazpenak
- arteak, hausturak, jarraipenak
Ikasleak, zerrenda horretatik 5 ikerlan hautatuko ditu. Zerrenda hoentan ez diren 2 ikerlan ere hautatzeko parada badu, nahi badu. Kasu guztietan 5 lan aurkeztu behar ditu. Azken bi obra horiek Antikitetatik XX. mende arteko arte obretan kausituak izaten ahal dira.
Ikasle bakoitzak zuzendariari helarazi beharko dio maiatzerako berantenik aurkeztuko dituen ikerlanen zerrenda. Azterketaren egunean 5 ikerlan horietatik, ikasleak, zein aurkeztuko duen epaimahaiak hautatuko du.
Ebaluaketa, gaitasunen inguruan egiten da eta hauei lotutako ezagutzetan oinarriturik : obrak denboran eta espazioan kokatzeko, formak identifikatzeko, ekoizpen teknikak, erran-nahiak, ohiturak zehazteko... analisiaren irizpide subjektiboak eta objektiboak bereizteko, obren artean irizpide zehatzen arabera hurbilpenak egiteko.
Azterketa berantenik maiatzaren azken astean iragaiten da eta 40 puntuen gainean notatua da.
Euskara bigarren hizkuntza gisa eta inguramen hurbila arrunt erdalduna dutenentzat, "eusakra azkartua" deitutako kurtsoa eskaintzen zaie.
Eskatua den maila lortu ondotik, besteen taldean sartzen dira.