Molière biziarazten delarik : antzerki topaketa arrakastatsua Théâtre du Versant taldearekin !
Ikasleek une pribilegiatua bizi izan zuten Théâtre du Versant antzerki taldearen esku-hartzeari esker, Molièren zenbait obra-zati aurkeztera etorri baitziren. Topaketa horrek ilusio handia piztu zuen ikasleengan zein irakasleengan.
Ondoren, energiaz, umorez eta talentuz interpretatu zituzten Molièreren pasarteak, batez ere Le Médecin volant. Ikasleak ez ziren ikusle soilak: batzuk oholtzara igotzera gonbidatu zituzten, rol bat antzeztera edo erreplika batzuk esatera; publiko osoak, berriz, aktiboki parte hartzen zuen, hainbat esku-hartze kolektiboren bidez. Etengabeko elkarrekintza horrek bereziki biziarazi du ikuskizuna, eta guztiak erabat inplikatuta sentitzea ahalbidetu du.Ziburuko Azokan PLK-ko zientzilari eta irakurle gazteekin batera !
Ekainaren 6an, larunbatez, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko azoka iragan da Ziburuko plazan.....
Piarres Larzabal kolegioko maila desberdinetako ikasleek goiz eta arratsaldez parte hartu dute, batzuk zientzi arloan eta besteak irakurketa mailan !
Goizean, kolegioko 4. eta 5.eko ikasle batzuen lanketak azaltzeko parada izan dute : zientziako problematiken inguruan, azterketak eraman eta esperientziak egin dituzte bi nahiera egun baliatuz. Jende ugari hurbildu dira ikasleen tailerrak ikustera eta azalpenak interes handiz entzun dituzte. Haien aldetik ikasleak pozik izan dira haien likerketen inguruan solastea.
Arratsaldez, ikastegiko "Antxeta Irakurzale Klubeko" ikasleak irakurzaletasuna eta istorioak asmatzeko irudimenaz gozatzen ibili ziren ezker-eskuin azokaren besta giroak lagundurik. Jestu egokiak mendian....
Urte osoan zehar, PLK kolegioko ikasle arduradunek, kolegioan garapen iraunkorraren helburuak betetzeko egiten diren ekintzak zerrendatu dituzte. Nahiera eguna #3!!
Ekainaren 4an, ostegunez, azken nahiera eguna antolatua izan zitzaien kolegioko 6., 5., 4. eta 3.eko ikasleei.
Hona hemen proposatuak izan ziren tailerrak :
- 6.ean : "Se acabo el tiempo", paperezko gazteluak, espezie arriskuan dagen animaliaren arte-lan bat esaldi informatibo batzuk dituela, funtzio kognitiboak lantzeko ariketak, truk eta truk
- 5.ean : Land'art, se acabo el tiempo, ondarea kameraren aurrean, paperezko gazteluak, reading classroom escape game.
- 4.ean : Zaragozako auto gida sortu, astronomia : udako zerua irakurri, argitasunaren teoria arte garaikidean, ondarea kameraren aurrean, gorputz adierazpena, reading classroom escape game
- 3.ean : Jungle speed Euskal Herria, argitasunaren teoria arte garaikidean, nor izan da hiltzailea ? Etxeko materialaren berrerabilera, lasterketa iraunkorra
Goizean, haiek hautatutako bi orduko bi tailerretan parte hartu dute ikasleek, eta piknika erraldoia ondotik, arratsaldean 2 orduko tailer batean.
Eguerditan, ikasle andana bat bildu da mahai jokoetan aritzeko eta euriaz aterpetzeko !
Egun intensiboa !!
Bosgarrenak Oreretarekin batera "zubiak eraikiz" !
Ekainaren 18an, asteazkenez, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek goiza pasa dute Oreretako ikastolako ikasleekin.
Aurtengo bigarren trukaketa eguna izan da.
Urte hasieratik mezu trukaketa bat antolatua izan zen bi ikastetxeko ikasleen artean eta lehen aldikotz elkar ezagutza egin zuten Santo Tomasen kari.
Aldi honetan, Oreretakoak Ziburun errezebituak izan dira. Ikasleek elgarrekin partekatu dute goizeko askaria eta ondotik, taldeka 8 tailer ezberdinetan jardun dute. Hala nola, esku lanak, herri kirolak, bertsoak, kantuak, mahai jokoak, asmakizunak, etabar.
Proiektu honen helburua handizki lortua izan da.
ChlorISS experientziak seigarrenean...
6.eko 3 gelek, Sophie Adenot astronautaren ber mementuan haziekin esperientziak egin dituzte.
Esperientzia hauek biziki garrantzitsuak dira, ondoko urteetan espazioan luzaz bidaiatzeko hazien garapenak gure elikadura bermatuko baitu.
Alde batetik haziak bertikalean ezarriz grabitatearen sentikortasuna aztertu dute (grabitatea sentitzen ez zuten hazi mutante lote bat baliatuz).
Beste aldetik hazien hozitzea ondoren, argiak eragina bazuenez aztertu dute, haziak argi gorri, zuri, urdin edo ilunean ezarriz.
Ikasleek emaitzak (hazien neurria eta norabidea) taula batean adierazi dituzte eta ChlorISS agentziara bidaliak izanen dira.
Han Sophie Adenoten emaitzekin konparatuak izanen dira.
5.eko ikasleek Booktrailer lehiaketa batean parte hartzen dute !
“Booktrailer” bat, qu’es aco?
Film baten begiratzeko gogoa emateko egiten den “trailerra” bezala, liburu baten inguruan ere “booktrailer” bat egin daiteke, Canva edo E-movie programetaz baliatuz.
Eta hara non Euskal Kultur Erakundeak eta IKAS pedagogia zentroak ikastegien arteko lehiaketa bat muntatu baitu, hirugarren aldiz aurten. Hendaiako San Bixente kolegioko ikasleekin lehian, PLK-ko 5.eko bi gelek parte hartzeko aukera ukan dute.
Urtean zehar booktrailer baten egiteko etapak ikasi dituzte (liburua hautatu – euskaraz, noski –, gidoia idatzi, irudiak bilatu, muntaia egin...) Joannis euskarako irakasleak bideraturik, eta joan den maiatzaren 29n, bozka eguna iragan da, Hendaiako Variétés zineman.
Ongi lan egin zuten denek, eta anekdotarengatik gure kolegioko bi taldek saria lortu dute, booktrailer erakargarrienarena eta ulergarriarena!
Txalo denei!
"Elkar'topa # 4" ! Azkena ! Errugbilariak kolegioan !!
Urteko azken "Elkar'topa # 4" iragan da gure kolegioan ! Pilota, dantza, itsas aktibitateei lotutako komiten ondotik, maiatzaren 28an, ostegunez, errugbilariak kolegiora etorri dira : Baionako Manex Ariceta, Miarritzeko Ekain Imaz, Baionako neskak taldeko Thais Trounday eta Miarritzeko BOtés-tik Idoia Beristain (ikasle ohia gainera !) !!!
Eguerdiko pausan, lehen partean, elkartu dira 6 / 5.eko 40 ikasle eta 4 / 3.eko 24 ikasle, nahieran parte hartzen zutelarik.
Lehen partean, galdera desberdinei erantzun dute :
Haien aurkezpena egin ondoren, 20 - 25 urteko gazte horiek azaldu dute zergatik errugbia hautatu zuten ; batzuk ttipitatik errugbiarekin hasi baitute, beste batzuk beste kirol batean ziren lehenago eta aldatzeko gogoa zutela : futbola, gimnaztika, esku baloia, lizeoko UNSSa.... Baina familiarekin denek zuten ber kirolaren pasioa !
Beharren aldetik, beste arlo ainitzetan bezala, gaitasun fisikoak eta lana ezinbestekoak direla adierazi dute, baina argi dela edozoin fisikoa edota pertsonak bere tokia izaten ahal duela errugbian.
Genero aldetik, zoritxarrez desberdintasunak agertzen dira neskak eta mutilen artean, bai liga mailan, bai paga mailan, baita ere zelaien partekatzean edota telebistan baina gaur egun, geroz eta neska gehiago ari dira eta bihotz-sustagarria da, denendako kirola baita.
Zergatik iparraldean aritu ? Beasaingo Ekain eta Hernaniko Manexendako ohore / zorte handi bat izan da Iparraldeko ekipa batean deitua izatea (beti hegoaldean aritu izan baitira) maila gorago baita eta etxetik hurbil ber mementuan. Uztaritzeko Thais-endako eta Ziburuko Idoiarendako, argi zen, neska gutti baitziren, bertakoak izanez, ttipitatik segitu zituzten bi ekipetan aritzea zela helburua (Baiona edo Miarritze).
Errugbiak dakarrena : Lagun asko ukaitea, pasioaz bizitzea, bidaiatzea, ametsa lortzea oso polita dela.
Mementu txarrenak ? Idoiarendako maila biziki txarra ukan zutelarik hastapen batean eta bi mutilendako zaurituak izan direlarik hainbeste denbora gelditua izanki...
Mementu hoberenak ? Txapelketak irabaztea, lotuz lortzen dela, haien ekipan asko jolastea edota partida guztietan. Federale 1 nesken mailako Frantziako lehiaketa txapelduna izatea beti gogoan ukango du Thais-ek. Nesken ekiparik ez zelarik, zerotik abiatzea, ber urtean irabaztea finala eta Miarritzen onartua izatea ondotik izan da Idoiarendako plazerra. Erreala zale izanki, Anoetan, bertako zelaian, La Rochellen aurka aritu izan direlarik, Manexendako oroitzapen onetatik bat da.
Matxetan babestua izateko materiala erabiltzen dutela : kaskoa, hortzetako babesa (eta profesionalendako barne gps batekin kontaktuen detektatzeko), klabikula babesa, "strap" delakoak.
Azkenik, euskararen tokia haien bizian eta errugbian azaldu digute : Lauek dute euskara ama hizkuntza edota ikastolako hizkuntza beraz ttipitatik euskaraz ari dira. Euskarak du lagundu harremanetan iparralde eta hegoaldeko jokalarien artean elkar komunikatzeko, nahiz eta maleruski ez den ainitz erabiltzen entrenamenduetan. Alta, sakea-konbinazioetan euskarako hitzak erabiltzen dituzte gehienetan.
Argi dena da : errugbian, nahiz eta kluba bat edo beste baten alde izan, euskaldunek dutela laguntasun harreman azkarra euskara lotura nagusia izanki !
Bigarren partean, haien argazkiak (Baionako neskek txapela ukan zutelarik talde argazkia, Anoetan aritu izan direlarik, matxetako argazki batzuk) eta ekarri zituzten kamisetak eta kranpoiak erakutsi dizkiete.
Azken partean, ikasleen galderei erantzun dute, Baiona edo Miarritzeren alde zirenez inkestaren ondotik. Zein postuan ari diren zehazki ? Zein zen matxa hoberena ? etabar...
Bukaeran, argazkiak talde ttipika egin dituzte eta autografoak izenpetu ere bai !
Topaketa interesgarri honen ondotik, 5.eko neska batzuei errugbia hasteko gogoa piztu zaiela adierazi digute !
Zinez mila esker Manex, Thais, Ekain eta Idoiari lekukotasun aberats horiendako eta parte hartu duten gazteei !
Gora kirola ! Gora lagunak ! Gora belaunaldien arteko "Elkar'topa" !
Mus ! Mintza ! Lehiaketa hasi da !!
Apiriletik, kolegioko mus txapelketa abiatu da.
Astearte eta ostiral guziz, eguerdiko pausa denboran, maila guztietako ikasleak elkartzen dira animazio gelan, haien multzoetako partidak jokatzeko.Bi lehiaketa antolatuak dira : bat 6./5.endako eta bestea 4./3.endako.
Legedia kondutan hartuz, ahal bezain ttanttoak irabaztea saiatzen dira, euskara hizkuntza zainduz (bertzenaz ttanttoak galtzen dituzte) eta lagunen artean mementu goxo bat partekatuz.
Sei / bosgarreneko zerrendan 10 ekipa lehiatzen direlarik, lau / hirugarreneko zerrendan, 13 ekipa badira, kolegioko heldu batzuk barne !
Multzoetako partidak laster amaitzen dira beraz kalifikazio garaia hurbiltzen da...
Xantza on deneri !!!
Brebetako ahozkoa eta euskara ahozko froga xuria pasa dute hirugarrenek !
Maiatzaren 13an, asteazkenez, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten...
Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, obra bat, artista bat, ikastaroaren bilana edo gai librea aurkezten hautatu zutelarik. Bost minutuko prestakuntza ukan eta, 5 minutuz zuten haien lana presentatzeko eta beste 10 minuta batzuk epaimahainatik egindako galderei erantzuteko. Froga honek 100 puntu balio du brebeta ofizialarendako.
Bestalde, ekainan pasako duten brebeta kari, euskara frogaren ahozko xuria trebatzeko aukera emana izan zaie binaka, brebetako baldintzetan.
Goiza osoa ongi iragan da, orain asteburu luzea honetan pausatzeko parada dute....






