Rap taldea Alkimia estudioan grabatzen....
Euskarazko rap ikastaroaren 3. edizioa ekainean bukatu dugu; aurten, 4. mailako 9 neska-mutilek parte hartu dugu.
Odei Barroso raperoa izan dugu irakasle, eta berekin bost saio egin ditugu urtean zehar, eguerdiko aire hartzeetan. Saio horietan raparen historia ezagutu dugu eta Euskal Herrian rapak izan duen ibilbidea. Baita koplak nola idazten diren ere. Ondotik, taldean, gai amankomun bat hautatu dugu: Eskubideak. Gai honen inguruan, bikoteka azpigai batzuen inguruan bi kopla idatzi ditugu. Hautatu ditugun azpigaiak: hizkuntza, homofobia, emakumeen berdintasuna eta abar izan dira.
Azkenik, ekainaren 5ean, asteazkenez, Alkimia produkzioak grabaketa estudiora joan ginen gure abestia grabatzeko.
Esperientzia bikina izan da estudio batean sartzea eta abestien grabaketarako beharrezkoak diren baldintza eta ekipamendu guztia bertatik ezagutzea.
Orain kantuaren masterizazioa egitea falta da Odei Barrosoren eskutik. Laster jasoko dugu abestia guztiok entzuteko!
Mila esker Odei Barrosori eta Euskaraz Biziri!
Miramonen ziren gure bosgarrenak !

Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.
Eguerditan, aroa euritsuaz babestuz, kanpoko aterpean piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.
Ikasle talde bakoitzak, bere erakaslearekin galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan, bertan ziren modulo batzuei buruz.
Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek, beti ere euskaraz, beste ikuspuntu bat izan zuten, eta arratsaldeko bisitarekin haiek izan ziren eragileak!
Ondoko ikasturtean ere errepikatzekoa izanen dugu ateraldi hau !
Euskaraldia...

Baionan iragan den Seaskako Danborradan ginen !
Maiatzaren 23an, goizeko kurtsoen ondotik, ikasle guztiak elkartu dira kanpoko eremuan, danborradaren azken entsaio nagusia egiteko.
Ondotik, autobusak abiatu dira kolegiotik PLK talde urdina uzteko Poterne eremuan beste Seaskako ikastegiak bezala, han baitzen denen hitzordua eta baitezpada abiatzea.
Danborren erritmoa eta kantuaren hitzak ozenki entzun dira Baionako karriketan agian Pariseraino, irakasleen postu eskaerak emanak izateko !
Baionako Herriko etxean bukatu da elkarretaratzea hitzaldi batekin.
Eskertzekoak dira etorri diren ikasleak, irakasle-langileak, burasoak, laguntzaile guztiak eta bereziki 6.ean diren Hegoa eta Amaiur PLK talde urdina makilaren erritmoan gidatzeagatik.!!
Txalo bero bat deneri !
Kasu kasu ! Seaska kexu !
Seaskaren funtzionamendua arriskuan ezarri du Frantziako Hezkunde ministerioak. Datorren ikasturtean, 2. mailan bakarrik, hiru gela gehiago behar genituzke, baina orain arteko negoziaketek ez dute deus eman. Ez baditugu bitartekoak lortzen, gure irakaskuntza sistema osoa zalantzan ezarria izanen da.
Hori ikusirik, gaur, maiatzaren 23an Seaskak mobilizazio handi bat antolatzen du Baionan.
Arratsaldez ikastola guziak hetsiko dira eta Seaskako ikasle eta langile guziak -eta ahalik eta buraso gehien- Baionan elkartuko gara. 3 500 ikasle, eta bederen beste hainbeste buraso mobilizatzen bagara, indar erakustaldi ederra izanen da! Egun hartan haurren irakaskuntza baldintzak hobetzea xede duen ekitaldira etortzea eskertuko da.
Ziburuko Piarres Larzabalekoak parte hartzaileak izateko, eguerdiro eta gela batzuetan ikasleak prestatu dira ahal bezain ongi danborrada erritmoa eta kantua lantzeko.
Gaur arratsaldean hitzordua ematen dizuegu gure olatu urdinarekin batera egoera horren salatzeko eta aldarrikatzeko ! Danborra eta ahotsak prest izan ! Gero arte !
Kolegioko mus txapelketa ...
Martxo bukaeratik, kolegioko mus txapelketa abiatu da.
Astearte eta ostiral guziz, eguerdiko pausa denboran, maila guztietako ikasleak elkartzen dira animazio gelan, haien multzoetako partidak jokatzeko.Bi lehiaketa antolatuak dira : bat 6./5.endako eta bestea 4./3.endako.
Legedia kondutan hartuz, ahal bezain ttanttoak irabaztea saiatzen dira, euskara hizkuntza zainduz (bertzenaz ttanttoak galtzen dituzte) eta lagunen artean mementu goxo bat partekatuz.
Sei / bosgarreneko zerrendan 7 ekipa lehiatzen direlarik, lau / hirugarreneko zerrendan, 15 ekipa badira, kolegioko heldu batzuk barne !
Garai honetan, oporrak eta danborrada prestakuntza lehentasunez baitira, lehiaketa pausan da baina heldu den astetik landa, kalifikazio garaia hasiko da...
Xantza on deneri !!!
Aldaketa klimatikoa eguna Baionan !
“Aldaketa klimatikoaren” proiektua, abiatu zen Seaskako 4 kolegioetako fisika eta zientzia erakasleengandik: 4. mailako ikasleak gai horren inguruan lan araztea zen asmoa, gaur egunko ingurugiro arazoen larritasunari begira.
Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. Eta PLK kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da 4. mailan fisikan , bainan baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, española, euskara…). Ikerketa lan horrekin, aurkezpen dokumentu bat sortu dute ikasleek, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa). Bestalde, aurten zientzia azokan ari diren gure 25 ikasleak ere Aldaketa klimatikoaren lemapean aritu dira lanean
Ikasturte osoan zehar, 4. mailako seaskako gure ikasleak harremanetan izan dira:
Lehen trukaketa birtuala izan zen abenduaren 10 ean, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu drive dokumentu partekatu batean.
Bigarren trukaketa: “Egunean behin” jokoa aldaketa klimatikoaren inguruko galderekin egokiturik, 4 kolegioen artean osaturiko taldeekin jostatu ziren ikasleak. Hau ere, drive sistema bidez, iragan martxoaren 11an izan zen.
Hirugarren trukaketa, pasa den maiatzaren 13 an iragan behar zena, ezeztatua izan da greba eguna suertatu baita: asmoa, bideo dei baten bidez elkar ikusi eta trukatzea zen.
Azkenik, maiatzaren 20an, Baionan lau 4 ikastetxeen arteko topaketa: erakusketa, tailer, mintzaldiak antolatu dituzte elkarte ezberdinek (Bil ta garbi, Enargia, Itsas arima, Laborantza ganbara, I-ener, Kanaldude, Enargia…), urtean zehar osatutako kolegioen arteko taldeekin. Aurten lehen aldiz, gure ikasleek ere zientzia azokako tailerra animatu dute, beste ikasle guzien aitzinean, esperientzia ederra izan da!
Egun polita izan zen, tailerretan ikasleek parte hartu ondotik, elkarrekin piknikatu eta azkenik aldaketa klimatikoaren inguruko mahain inguru bat grabatu zuten kanaldudekoek, gure ikasle batzu animatzaile eta teknikari lanetan harturik.
Egun hori arrakastatsua izanki, ondoko ikasturtean agian errepikatzekoa izanen dena!
Antzerkia "in English" 5., 4. eta 3.endako !
Maiatzaren 16an, ostiralez, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingeles antzezlari harrera egiteko plazerra ukan du Piarres Larzabal kolegioak.
Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guztiek eguneroko bizitzako gaiak osoki ingelesez landu dituzte aktoreek proposaturiko tailerretan parte hartuz.
Murgiltze dibertigarri baina zorrotza, ikasleei bi ordu pasatuz ingelesez trukatzeko parada eman diena. Aktoreek haien gogo eta indar biziari esker ikasleak guztiz haienganatzen jakin dute.
Iaz bezala aurten ere gure ikasleak liluratu dituen esperientzia aberasgarria izan da eta ziur, datorren urtean ere errepikatuko dena.
Thanks / milesker Georginari, Liviri eta Euauri !
Josketa tailerra eskulanetan !!
Azken hilabete honetan, eguerdiko pausan antolatuak diren eskulanetan parte hartzen duten ikasleek, josten ikasi dute.
Bakoitzak bere luma zorroa josi du.
Patroia sortu ondoren, etxetik ekarritako oihal ezberdinak erabiliz, josketan lehen urratsak eman dituzte.
Bakoitzak bere irudimena erabiliz, apaingarri ezberdinak erabili dituzte: zintak, botoinak, hariz eginiko laxoak, jositako letrak...
Jadanik beraien lehen josketa lana burutu dute.
Orain, beharrezko jakitateak badituzte, beraien kabuz beste lanak burutzeko.
Pegatinak ! Pegatinak ! Elkarrekin !
Maiatzaren 11an iragan den Herri Urratsen, pegatinak saltzeko motibatu dira kolegioko 79 ikasle !!!! Bikain !
Goizeko 9:30 eta 13:30ak artean, pegatinak eta kutxak eskuetan jaso eta, lakuaren itzulia egin dute lagunen artean, haiek finkatutako kuadrila eta ordutegia errespetatuz, jendeari pegatinak proposatuz eta diru kutxak betetzen saiatuz.
Maila guztietako ikasleek parte hartu dute, giro onean, motibaturik eta lagunen artean elkartuz !
Txalo bero bat zinez ikasle guzti horiei eta Nicole, Iker eta Maritxu laguntzaileei !