Klorofitum lorontziak...
Ekainaren 23an, astelehenez, 6A eta 6Bko ikasleek Klorofitumak eskaini dituzte kolegioko langileei.
Lorontziak apaindu ondoren, landare txikia landatu dute eta zozketatuak izan diren kolegioko langile batzuk klorofituma eskaini dute.
Landare horrek barneko airea garbitzen du.
Ea langileak gai izanen diren landarea ongi zaintzeko?
Futbito finala 6. eta 5.eko ikasleen artean !
6/5.en futbito txapelketa bere amaierara iritsi zaigu joan den ekainaren 16an astelehenarekin.Futbito finala 4 eta 3.en artean !!
4/3.en futbito txapelketa bere amaierara iritsi zaigu ekainaren 13an, ostiralarekin.Kolegioko 6. eta 3.ak zinemara !
Ekainaren 19an, ostegun goizez, kolegioko 4.ak Zaragozan izanez eta 5.ak Nafarroko ateraldian, kolegioan ziren 6. eta 3.ak eramanak izan dira Donibaneko Le Select zinemara 2006an eta Jonathan Dayton egindako "Little Miss Sunshine" komedia filma deskubritzera ! Eginadko lan guztien ondotik, zinema berria ikusi dute eta bereziki kadira berrien usaina !
Sinopsia : "Hooverren istorioa. Richard aitak bere "9 urratseko arrakastarako bidea" saltzeko irrikitan da. Sheryl amak bere anaiaren abenturak estaltzen saiatzen ari da, Proust estiloko suizidioetan espezialista dena, ospitaletik irten berria dena bere maitalea kaleratu ondoren. Hoover haurrek amets sinestezinak dituzte : 7 urteko Olivek edertasun erregina izatea amesten du, eta bere anaia Dwayne-k isiltasun zin egin du Aire Armadaren Akademian sartu arte. Olivek Kalifornian Little Miss Sunshine titulua lortzeko lehiatzeko gonbidapena jasotzen duenean, familia osoak berari jarraitzea erabakitzen du. Hor daude, beren Volkswagen familiaren familiako auto herdoilduan sartuta, mendebalderantz abiatuta eta hiru eguneko bidaia tragikomiko bati ekinez, gertakari ustegabekoei aurre egin beharko diena...."
Ongi irri egin ondoren, kolegioko bidea berriz hartu dute.
Milesker Xabi eta Le Select zinema ekipa guztiari !!!
Hirugarreneko aste berezia !!
Ekainaren 16tik 18ra, hirugarreneko ikasleendako brebetako berrikuspenak antolatuak izan zaizkie : 5 orduz frantsesa, 5 orduz matematikak, 2 orduz HG eta 2 orduz zientziak landu dituzte talde ttipitan, arlo bakoitzeko irakasleekin.
Arratsaldero aldiz, froga eta atseden mementuak ukan dituzte :
Ekainaren 16an astelehenez, ASSR 2 froga pasatu dute.
Ekainaren 17an, asteartez, Untxin parkean piknikatu eta arratsaldea pasa dute.
Ekainaren 19an, ostegunez, goizean "Collège au cinéma" izan dute, "Little Miss Sunshine" filma ikusi dutelarik eta arratsaldean ere atseden hartu dute Untxin parkean.
Ekainaren 20an, ostiralez, PSC 1 lehen sorospenen ikastaroa izan dute egun guztian zehar.
Kolegioko azken egunak borobiltzeko, ekainaren 23an azken eguneko besta antolatua izan da kolegioan ikasle guztiekin.
Orain gure indar guztia opa diegu ekainaren 26 eta 27an duten brebetan dena ongi pasa dadin eta amaitzeko ekainaren 30ean Comète Sareko ibilbidea egingo dugu elkarrekin Pausuko Xaian bazkalduz agurtzeko.
Bosgarrenak Nafarroan ziren !!
Ekainaren 20 eta 21ean, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan ziren bi egunendako.
Goizeko 9:15etan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Leireko monastegia bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, 15:00etatik landa, Erriberri deskubritu zuten Karlos III.aren jauregiaren bisitaren eta joko pista baten bitartez. Erreberriko alde zaharreko karriketan zehar ibili ziren eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten joko pistari esker.
Erriberritik, Mendigorriako Errota akanpalekura iritsi ziren; han igerilekuan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenisean aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan eta ekaitza ez urrun izan.
Biharamunean, Jondoni Jakobeko bidea izan zen gai nagusia. Gosaldu ondotik, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroitarritik oinez eginez hirian sarrera eta hiria zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte.
Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu ziren, biziki pozik !
Bosgarrenak Oreretarekin batera "zubiak eraikiz" !
Ekainaren 18an, asteazkenez, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek goiza pasa dute Oreretako ikastolako ikasleekin.
Aurtengo bigarren trukaketa eguna izan da.
Urte hasieratik mezu trukaketa bat antolatua izan zen bi ikastetxeko ikasleen artean eta lehen aldikotz elkar ezagutza egin zuten Santo Tomasen kari.
Aldi honetan, Oreretakoak Ziburun errezebituak izan dira.
Laugarreneko ikasleak Zaragozan izan dira...

Aurten laugarreneko ikasleak Zaragozan izan dira.
Ekainaren 16tik 20ra bitartean egon dira, aukera paregabea izan dute hango kultura eta hizkuntza hurbiletik ezagutzeko, gauez familietan egonik.
72 ikasle joan badira ere herri berera, zenbait jardueratan bi taldetan banatu dira, hala nola txirrindularitza ibilaldian, rapel iniziazioan eta zeramika tailerrean.
Aurten, Aljaferíako aurkezpen lana ikasleen esku egon da, eta haiek ardura handiz eta seriotasunez bete dute beren zeregina. Beste bisita batzuk, esaterako, Goya museokoa edo Muel herrikoa, aditu batek gidatu ditu.
Egunero, lagunekin herrian zehar ibiltzeko denbora izan dute eta giro ederrean ibili dira. Momentu goxoa izan da ere Zaragozako atrakzio parkean eta bertako igerilekuan, izan den beroarekin oso eskertuta!
Orokorrean, dena oso ongi joan da, eta bai ikasleek bai irakasleek izugarri gozatu dute esperientzia.
Motibazioz gainezka itzuli gira, datorren ikasturtean berriz egiteko prest!
5.ko ikasle batzuk booktrailer lehiaketan !
“Booktrailer” bat, qu’es aco?
Film baten begiratzeko gogoa emateko egiten den “trailerra” bezala, liburu baten inguruan ere “booktrailer” bat egin daiteke, Canva edo E-movie programetaz baliatuz.
Eta hara non Euskal Kultur Erakundeak eta IKAS pedagogia zentroak ikastegien arteko lehiaketa bat muntatu baitu, bigarren aldiz aurten. Hendaiako San Bixente eta Donibane Lohizuneko Ravel ikastegietako klase banarekin lehian, PLKko 5Bkoek parte hartzeko aukera ukan dute.
Urtean zehar booktrailer baten egiteko etapak ikasi dituzte (liburua hautatu – euskaraz, noski –, gidoia idatzi, irudiak bilatu, muntaia egin...) Joannis euskarako irakasleak bideraturik, eta joan den ekainaren 13an, bozka eguna iragan da, Hendaiako Variétés zineman.
Ongi lan egin zuten denek, eta anekdotarengatik ikastegi bakoitzeko talde batek sari bat irabazi du, PLKkoak booktrailer erakargarrienarena! Txalo denei!
Kirol egokitua 5.etan !!
Aurten, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek kirol egokituari buruzko aste berezi bat izan dute. 





