Nahiera eguna #3 !!
Otsailaren 5etik 8ra, gure 3.ak enpresako ikastaldira joan dira...
Anartean, otsailaren 8an, ostiralez, astea bukatu dute hirugarren nahiera egunarekin kolegioko ikasleek !
Hautua bazen : bertsu, eztabaida, mus karta jokoaren iniziazioa, argazkilaritza, eguzki sistemaren frezka, inkestak frantsesez ala espainolez, futbol gaelikoa, Billy Elliot filma, infografia, elektronika, bideo jokoa, flipbook, aurpegi makijatzea, kantu loto, orientazioa, greziar mitologia, kaligramak....
Ikasleak talde ttipika bildu dira tailerretan aritzeko, biziki interesatuak zain dira eta parte hartze baikorra erakutsi dute !
Egun zoragarria !
Brebeta xuria Larrun xuritzen zen bitartean !
Otsailaren 1ean, ikastegiko pedagogi eguna zen bitartean, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean ziren bitartean, 3.eko ikasleek haien lehen brebeta xuria egin dute. Goizean, frantseseko azterketa zuten : testu azterketa, diktaketa eta berridazketa. Arratsaldean, matematikekin segitu dute.
Asteburuan barazuza eta elurra erortzen ziren bitartean, azken berrikuspenak egin dituzte, astelehenean, otsailaren 4an, brebeta xuriaren segida baitzuten : Historia Geografia eta zientziak goizean.
Arratsaldez, kurtsoekin bukatu dute eguna.
Berziklapena aipagai 5.eko ikasleendako !
Bostgarren mailako ikasleen artean, Joseba Manterola ibili da Bil ta Garbiren izenean, berziklapenaren inguruko informazioa hedatzen.
Klase bakoitzetik hiru aldiz pasa da, ondoko gaiak lantzeko :
- lehenik, aurkezpen orokor bat gaur egun diren berziklapenaren protokoloen inguruan
- bigarren txanpa batean, elikagaien xahutzeari buruzko hartu emana
- azkenik, hondakin elektronikoei buruzko azalpenak.
Tartean, ikasleei etxera eremateko galdezketa bat banatu du eta berriz eskuratu ondoren, gure ikasleen berziklatze ohiturei buruzko bilduma ere egiteko parada izan dute.
Milesker ainitz Joseba !
Rap moduan Atabal gunean 4.endako !
Urtarrilaren 29an, asteart arratsaldez, kolegioko 4.eko ikasleak komitatuak izan dira Miarritzeko Atabalera "Boombap" kontzertura, Da Titcha raperoak animaturik ! Hau ohorea !
Ailegatu direlarik, Gilen artistaren margolanen erakusketa ikusteko aukera ukan dute.
Ondotik, komitatuak ziren beste kolegio eta lizeoko ikasleak bezala, kontzertu gelara sartu dira eta bertan, Rennes-eko Da Titcha, ingles erakasle ohiarekin topatu dira !
Bere saio denboran, ikasleek, raparen historia eta jatorria, rap eta hip hop-en desberdintasuna ikasi dute, bere kantuak entzun dituzte eta harekin parte hartu, rap-ari buruzko hiztegia deskubritu eta ikasi dute (beat-a, flow-a...), erritmoa landu,.... biziki ludikoa izan den manerari esker : hitza hartzeak, irudiak, bideoak, zuzenezko musika eta erritmoa, dantza.... Bi ikasleek pribilegio bat ukan zuten ere bai : Da Titchak haien izena eskatu ondoren, kantu bat eskaini zien bertsu'rap moduan ! Kontzertu orijinala zinez !
Saioaren bukaeran, ikasleak eta Da Titcharen arteko elkarrizketa batekin amaitu da.
Ikasleen parte hartze baikorra eta arreta azpimarratzekoak dira. Zinez !
Eskerrak Atabal guneko kideei eta bereziki Brice-i !
Otobus prebentzioa 6.endako...
Urtarrilaren 24ean, ostegunez, Hegobus elkargoko arduradun batek hitza hartu du ordu bat et' erdiz 6A + 6B-koei lehen txandan eta ondotik 6D + 6E-koei. Kolegioko IDZtan elkarturik, otobus prebentzioari buruzko helburuak oroitarazi ditu : informatu, alerta eman, gogoetarazi.
Lehen parte batean, 2800 inskribatuak direla, 12 udalerri barne azaldu die.
Ondotik, autokarra eta autobusaren arteko desberdindu ditu : Autokarran jarririk egoten da, gerikoarekin, ibilbide luzeagoak eginez, aglomeraziotik kanpo, adibidez eskolakoa. Autobusa aldiz, herrian ibiltzen da, jarririk edota xutik egon daiteke, ibilbide motzendako.
120 eskolako zerbitzuak segurtatzeko, 35 ibilgailu dituzte.
Bigarren parte batean, otobusa etorri aitzin, otobusean direlarik eta kolegiora iristean, nola portatu behar diren ikasleak adierazi du (ikaslearen portaera, materialaren errespetua, gerikoaren ez ezartzearengatik den 135€-ko ixuna, etabar...) eta kartaren garrantzia eman.
Gero, talde guztia kanpoko eremuan zen autokarrera joan da leku husketaren ariketa egiteko, aholkurik gabe lemisik, aholkuekin ondotik. Oro har, ikasleek gainditu dute ariketa.
Bukatzeko, ikasle guztiak itzuli dira IDZara, azken aholkuak entzuteko eta eskainia izan zaien esku argi eskuratzeko.
Milesker Hegobus Euskal Hirigune garraio sareari azalpen guzti horiendako !
Agian, ikasle bakoitzak segituko duela bere burua babesten, otobusa errespetatzen eta gidaria agurtzen !
Dantza garaikide saioa 4.endako...
"Lurraldeak" proiektua aitzina doa 4.entzako.
Abenduan, Elirale konpainiaren "Artha" dantza ikusi ondotik, Oihan Indart, bertako parte hartzaileetatik bat 4D galkoengana heldu da hauei dantza garaikide esperientzia bat eskaintzera, eta beren sorkuntzak gauzatzen laguntzera.
Lurralde fisikoetatik emozioen lurraldetaraino ez ohizko mundu andana bat deskubritzeko parada da denentzat, lotsak gaindituz, norbere baitan sinestuz, taldearen babesean.
Adoenia prebentzioa 6.endako...
Joan den abenduaren 4 eta 13an, 6.eko 96 ikasleek Adoenia egiturako Gilles eta Cedric hezitzaileekin hainbat saio egin dituzte. Hezitzaileek solasaldiak animatu dituzte, filma laburrak, irudiak, eta bizipenak euskarri gisa baliatuz eta ikasleek haien bizipenak aipatzeko parada ukan dute, gaia : "errespetua / bortizkeria" zelarik.
Hezitzaileek jakinarazi digutenez, ikasleek gogotsu parte hartu zuten. Lehen mailan eta kolegioan nola kolegiotik kanpo, haiek eta inguruko lagunek bizi dituzten egoerak aipatu zituzten. Biziki solasaldi emankorrak egon ziren, besteak beste errespetu faltaren inguruan, batzutan izaten duten ezinegon sentsazioaren inguruan...
Saio horietan, kolegioan air diren beste profesionalak (pzikologo, hezkuntz aholkulari, hezitzaile eta irakasleak) aurkezteko parada izan ere.
Azkenik, Adoenia egituraren funtsa aurkeztu zuten : ikasleak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia, Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena.
Horrelako solasguneak ukaitearen garrantziaz ohartzen gira eat hurrengo ikasturtean ere antolatzen saiatuko gara. Bestalde, ez ahantz gazte eta familientzat orohar irekia dela : www.adoenia.fr
Buraso berriendako bilkura...
Urtarrilaren 22an, asteart gauez, heldu den sartzean izango diren 6.eko burasoak gure kolegiora komitatu ditugu gure kolegioa aurkezteko.
Lehen partean, ikasle baten egunaren adibidea filma baten bitartez aurkeztua izan zaie.
Ondotik, buraso bakoitzari banatutako liburuxkaren bitartez, haien galderei erantzun dute bertan ziren zuzendaria, hezkuntz aholkularia eta irakasleek.
Bilkura hori bukatzeko, kolegioko bisita egin dute : zientzietako laborategiak, informatika gela, IDZ, ikasgelak, jangela...
Edozoin kezka baldin badute haien haurrarekin, kolegiora deitu behar dutela dudarik gabe, azpimarratua izan zaie.
Giro biziki atsegin eta lasaitu batean berriz etxera joan dira buraso guztiak !
Fandango txapelketako emaitzak !!
Urtarrilaren 20an, igandez, fandangolariek zuten hitzordua Ziburuko pilota plazako aterpea azpian, eguraldi euritsua baitzen....
Xumai eta Aitorren bertsoen ondotik, talde guztiak egin du lehen fandangoa beroketa gisa.
Gero, hiru kategorika pasa dira ezena gainean bikote guztiak talde ttipika.
Gure 26 ikasleek haien jantzia ezarri zuten, alaitasunez eta gogo onez dantzan aritzeko, lagunekin elkartu eta !
Ikasle guztien artean, hona hemen sariztatuak izan direnak..
Lehen kategorian (12 urte baino guttiago dutenek) :
- Lehen saria berdinketan :
Ilune DUFAU - June PUJOS (6.) eta Amaiur FAGOAGA - Lili ABADIE (6.)
- Bigarren saria :
Alaia NARBEY - Oneka ETCHEVERRY (5.)
Bigarren kategorian (13-16 urtekoak) :
- Bigarren saria :
Lutxi IRIBARREN - Tehexa ALDUNTZIN (3.)
Kolegioko parte hartzea biziki baikorra izan da !
Txapelketa mutxikoekin eta soka luze batez bukatu da....
Txalo bero bat eta zorionak lehiakide guztiei !!
Bixintxoko fandango txapelketarako prest !!
Heldu den igandean, urtarrilaren 20an, Kolegioko 26 ikasleek parte hartuko dute Bixintxoetako Fandango Txapelketan ! 13 bikote !!!
Eguerdiko jolas garai guziz, bikoteak osatu dira eta entrenatu : urratsak, postura, erritmoa, begirada... Prest izaiteko igandean !
Bikote horien artean, talde batek desafio bat egin du : aste batez fandangoa ikastea !
Txalo bero bat haiei, parte hartzeagatik eta xantza on !!!!