Elkartasunez hilabetea hasteko, "Txoko" elkartea ezagutu dute

Azaroaren 4an, asteartez, abiatu da "elkartasun hilabetea" gure kolegioan Hendaiako "Txoko" elkarteko kideen aurkezpen mintzaldiari esker.
Lehen partean, 12:50etatik 13:30ak arte, kolegioko 6. eta 5.eko 62 ikasle hurbildu dira eta bigarrenean, 13:50etik 14:30era, 4. / 3.eko 19 ikasle.
2001eko abenduan sortua, "Txoko" elkartea Hendaian kokatua da Hendaiako herriko etxeak prestatutako etxe batean eta karrikako jendea edota prekarietatean den jendea laguntzen du. Goizero idekiak dira, igande eta asteazkenean ezik. Gutti gora behera, 40 bolondres ari dira lanean, gehienek beharretan direnendako zerbait eskaini nahi dietelako.
Zerbitzu mota desberdinak proposatzen dituzte :
1- Gosari beroa hartzea, herriko okindegien elkartasunari esker ere bai (8:00ak - 12:00ak arte)
2- Jantzien garbitzea eta idortzea bertan dituzten gailuei esker (0.70€ pagatuz)
3- Dutxatzea, hortzak garbitzea, bizarra egitea (8:00 - 11:00ak arte)
4- Aski badutelarik, janari banaketa, bereziki Elikadura Bankuari esker
5- Osasun mailan, ileapaintzaile bolondres bat 2 aldiz hilabetean heldu da eta mediku bolondres bat bi astelehenez permanentzia segurtatzen du
6- Idazkari bat enplegatua da administrazioko txostenetan laguntza emateko
Publiko desberdinak ikusten dituzte. Gizon gehiago emazteak baino hurbiltzen dira, baina denak helduak. Gehienetan, familiarekin harremana galdu dute, edo nahiz eta etxea edota lana ukan beharretan dira, edo kalean bizi dira.
Mintzaldia bukaeran, Xan eta Arnaud-k azpimarratu dute gure begirada biziki garrantzitsua dela haiendako ; kalean edo denda baten ondoan ikusten ditugularik, nahiz eta batzuendako beldurgarriak agertzen diren, gure "egun on" agurra edota begirada preziatzen dutela biziki. Beraz, gogoetatzekoa da....
Ostegunean, azaroaren 6an, izena eman zuten ikasleek bilduko dira goizeko jolas garaian eta dirua / materiala biltzeko ekintza adostu eta antolatuko dute. Bildutako dirutza Eguberrirako eskainia izango zaie.
Milesker ainitz hurbildu diren ikasle guztiei eta inplikatuko direnei !!
Eta noski mila esker Xan Berasategi eta Arnaud Lucuri kolegiora hurbiltzeagatik eta azalpen guzti horiek emateagatik !!
Miramonen ziren gure bosgarrenak !!
Iragan urriaren 14 ean, asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira.
Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.
Eguerditan, aro goxo baten laguntzaz, kanpoko eremuan piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.
Ikasle talde bakoitzak, bere erakaslearekin galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan, bertan ziren modulo batzuei buruz.
Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek, beti ere euskaraz, beste ikuspuntu bat izan zuten, eta arratsaldeko bisitarekin haiek izan ziren eragileak!
Ondoko ikasturtean ere errepikatzekoa izanen dugu ateraldi hau !
Seaskako egutegietan ikasleen marrazkiak ageri !!
Garaia iritsi da !!! Seaskako ikastegietan egutegien banaketa egiten ari da !!
Joan den ikasturtean Ziburuko Kaskarrotenea ikastola eta Piarres Larzabal kolegioko ikasleei proposatua izan zaie marrazki batzuk egitea hilabeteka egutegia apaintzeko. Gure kasuan, seigarrenei "iraila" hilabeta, bosgarrenei "urria" hilabetea, laugarrenei "azaroa" hilabetea eta hirugarrenei "abendua" hilabetea, eskatua izan zitzaigun.
Gure kolegiotik, 30 ikasleek parte hartu zuten eta bakoitzak marrazki bat aurkeztu zuten. Seaskara bidali eta, han bertan hilabeteka bat hautatu zuten.
Garaia dugu deskubritzeko zein diren !!! Milesker parte hartzaile guztiei eta goresmenak hautatuak izan direnen artista egileei !!
Hala nola :
- Irailakoa : Laia Hernandez Uzal (6.ean zena, eta aurten 5.ean)
- Urriakoa : Ainhize Urkia Barrero (5.ean zena eta aurten 4.ean)
- Azaroakoa : Maitane Iglesias (4.ean zena eta aurten 3.ean)
- Abenduakoa : Imanol Penouilh (3.ean zena eta aurten lizeoan)
Txalo bat ere bai aurten sartu zaigun 6.eko ikasle bati (Kaskarrotenean zena) Agorrilakoan bere ahutatua izan baita : Eider Berrouet Gomez !!!
Ziburuko ikastegietako ikasle artista parte hartzaileei eskerrak eta txaloak ! Zinez ! Biba zuek !!
Milesker Seaskari aurten guri txanda proposatzeagatik !!
Orain salmenta has dadila !!!!!!
Kirol egokitua bosgarrenendako !!
Aurten, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek kirol egokituari buruzko aste berezi bat izan dute.Denak Larrunera !!
Urriaren 4ean, larunbatarekin, Olagarroa elkarteak antolaturik, kolegioko ikasle, irakasle eta gurasoek osatutako taldetxo batek Larrunera ateraldia egin genuen."Korrika doan basoa" laugarrenendako
Urriak 3, ostirala arratsaldez laugarren guztiak Urrunan aurkitzen den Bixikenia lursaila bisitatzera joan dira, “korrika egiten duen basoa” elkartearen lana ikusteko.
Gaur egungo aldaketa klimatikoa apaltzeko eta laborantzaren aldeko ekintza bat ikusteko parada izan dute.
Bertan azaldua izan zaie baratze-basoaren funtzionamendua eta gero taldeka elementu berezi batzuen bila joan dira.
Lanketa ikasgelan segitua izanen da, Audrey Hoc-en ordu bateko hitzaldi eta azalpenekin.
BLZn ikasleek taldeka aztertuko dute laborantza arduratsuak nola biodibertsitatearen alde egiten duen, klima aldaketa murrizten ahal duen, uraren kudeaketa egokia proposatzen duen, lurzorua babesten duen, osasuna sustatzen duen eta espezie suntsitzaileen kudeatzen duen.
Eta ikasle talde batek laborantzaren inguruko lanbideak zein diren ere aztertuko du.
Teknologian haien ametsetako baratze-basoaren plano bat marraztuko dute.
Urtarrilean, ikasle guztiak, beraien burasoak eta langileak, arbolak landatzera gomitatuak izanen dira Urruñako Bixikenia lursailera.
Zokoako hondartza garbiketa egin dute laugarreneko ikasleek !
Irailaren 30 ean, asteartez, laugarreneko 77 ikasleek Zokoako hondartza garbitzen izan ziren. Zientzietan, baita ere beste hainbat gaietan, gure ikastetxean garapen iraunkorraren inguruan erematen den lanketa bati hasiera eder bat emateko parada izan da; " Cleanwalk" ekimenean parte hartuz.
Horretarako, eskularru batzu hartu, zikin ontziak eta ikastetxe ondoan dugun hondartzen garbiketa ekimenean parte hartzea erabaki ginuen, baita ere ikastetxe inguruko beste eremuen garbiketan.
Itsasoak ekarritako soberakinak jasotzerakoan, batez ere ohartu dira ikasleak plastika zati tipiak direla gehienik biltzen. Harroketan harrapatuak zeuden gurpilak eta antzerako tramankuluak askatzen ere nahiko lan izan zuten.
Ikasturteko honetan, gelako ikasle arduradunek garapen iraunkorraren inguruan eremanen duten lanketaren baitan kokatzen da ekimen hau, zentzu horretan ikastetxean jada egiten diren ekimenak agerian emanez.
Urruñako Gazte gunearen bisita omiasainduko oporrak aitzin !
Irailaren 29an, astelehenez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Gazteria zerbitzuko arduradunak diren Julen, Eñaut eta Andoni hurbildu dira Urruñako ikasleekin topatzeko.
Lehen saioan, kolegioko seigarren eta bosgarrenekin bildu dira eta ondotik, laugarren eta hirugarrenekoekin.
Saio horietan, haien burua aurkeztu dute, Urruñan Kirol zerbitzua eta Gazte gunea nun kokatua diren eta ze nolako lana eramaten duten 6-12 / 12-17 urtekoendako : hala nola, Omiasainduko oporretan antolatu duten egitaraua (tailerrak, ateraldiak, egonaldiak...), etxeko lanetan ematen duten laguntza (CLAS) etabar....
Milesker Julen, Andoni eta Eñaut
Kontaktuak :
- Kirol zerbitzua : Eñaut : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 85 94 26 / 06-18-77-72-54
- Gazte gunea / CLAS :
Andoni / Julen : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 06.59.97.67.09
Izen emaiteak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Mahai jokoen inguruan...
Lehen asteetako sartzearen angustiak ahanzteko, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute kolegioko ikasleek !!
Astearte eta ostiral eguerdiro, animazio gelan biltzen dira nahi dutenek, mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko.... Gaitasunak eta trebetasunak kurutzatzeko mementu aberatsak dira, eta baitezpada joko berriak ezagutzeko aukera...
Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Skyjo, Jungle speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, xake, Monopoly, 1000 bornak, mus.... eta beste ainitz !
Pausa denboran, momentu lasaia iragaiteko parada gehien batendako eta bereziki seigarren berriendako !
Euskaraz bizi jostatuz eta lagun berriak eginez !
Seigarreneko egonaldia Igantzin egin dute
Irailaren 17tik 19ra, seigarreneko ikasleak Igantzin kokatzen den "IrriSarri Land"era joan dira integrazio ateraldi baten egitera.





