Klika korrika !
Apirilaren 7an, igandez, Urruñako Urtubia gazteluaren sartzean zuten hitzordua kolegioko familiek !
Gaueko 11:25etan, ilunpean, Klika kamioneta hurbildu delarik, 3.eko Xuhar Lauciricak du lekukoa hartu bere ikastegiko kide gazteenei pasarazteko, 4.eko Unax Egigurenek bere arrebari, 5.eko Maddi Egiguren, berak bere txandan, 6.eko Unai De Aizpuruari eskaintzeko..... Azken honek Urruñako ikastolako ikasle gazteei eman die !
Kamiseta urdinak ageri ziren, "brebeta euskaraz" lemapean !
Urratsez urrats, kantuz, saltoka ta korrika, gure aldetik eguneroko borrokak euskarari klika egin du !
Txalo bero bat edozoin kilometroan parte hartu dutenei ! Mezua ala lekukoa pasa da !
Ziburun ere... euskaraz ! Hemen.... gaude.... euskararen alde ! Piarres Larzabal kolegioan ere.... euskaraz !
Juul bozkak iragan dira !!!
Apirilaren 1eta 2an, irakurri dituzten liburuen artean gehien maitatu duten liburua eta ilustratzailea bozkatu dituzte 6. eta 5. mailako ikasleek.
Juul kanpaina azken urteetan eramaten den egitasmoa dugu. Nafarroako ikastolek bultzatutako proiektua da, helburu sinplea izanez : irakurle zaletasuna bultzatzea.
- ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzea, azken bost urtetan argitaratua izan dena, hots 2015etik goiti.
- ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratuko dute ere bai
Azken hiru urte hauetan, arte irakaslearen laguntzarekin ikasleek haien liburuaz barneratzeko obra artistiko bat eraikintzen dute, IDZ ikusgai izango dena.
Emaitzak Hego Euskal herritik jaso ditugu eta horra beraz zeintzuk diren irabazleak :
6. mailan :
1- "Nur eta Ortzadar xuria" - Toti Martinez de Lezea - Erein
2- "Martzelo itsua" - Pello Anorga - Elkar
3- "Saharako itsasoa" - Lur Gallastegi - Elkar
5. mailan :
1- "Eskularru beltzak" - Jasone Osoro - Elkar
2- "Zer da ba maitasuna" - Miren Agur Meabe - Elkar
3- "Bisera gorria" - Antton Kazabon - Erein
Ilustratzailea :
1- Ivan Landa
2- Jokin Mitxelena
3- Enrique Lorenzo
Soinuz soinu 4.endako
Aurten, 4.eko ikasleekin "Nortasuna eta lurraldea" lantzea erabakia izan da gela bakoitzarekin, ekoizpen ezberdinak sortuz.
Nortasunaren kontzeptua konplexua da. nortasuna beti garatzen ari baita. Kulturak, ingurumenak, familiakn heziketak, bizipenek... eraldaketa horretan laguntzen baitute.
4Bko ikasleek, euskarako irakaslearekin eta Myriam Ayçaguer soinu errealizatzailearekin, "soinu sorkuntza" bat ekoiztu dute tematika horren inguruan.
Gelan eremana izan den lanketa, aberatsa eta hunkigarria izan da, bakoitzak gure bizipenak eta sentimenduak proiektu honi josiz.
Korrika'irratia... Klika !
Apirilaren 2an, asteartean, eguerdiko pausan, 6.ean diren Eloy, Martxel, Oier, Julen eta Xamaik Korrika' irratia emankizuna animatu dute !!
Kaskoa ezarri eta, haien mikroa hartuz, komitatu zituzten Donibane-Ziburuko AEKko ikasleak elkarrizketatu dituzte !!
Egiazko belaunaldien arteko mintza pratika : Aurkeztea nor ziren, zein adina zuten, zergatik euskara ikasi nahi zuten, AEK zer den, Korrika zer den...
Emankizuna bukaeran, galdezketa joko bat antolatu zuten, kanpoko eremuan ziren ikasleek sariak irabazteko !
Topaketa interesgarria eta polita !
Milesker entzule guziei, jokoan parte hartu dutenei, irabazle ala galtzaile izanez !
Milesker Maitena eta zure AEK-ko ikasleei !
Momentu paregabea !
RAPPEL : kilomètre du collège le dimanche 7 avril à 23h25. Rendez-vous au panneau "château d'Urtubie" côté camping Larrouleta en passant par le rond-point d'Urrugne jusqu'au cinéma. Ttipi ttapa korrika !
Porteurs du témoin : Unai De Aizpurua (6.), Maddi Egiguren (5.), Unax Egiguren (4.), Xuhar Laucirica (3.)
"Zuzenean zure esku" : Kanaldude telebistarekin batera !
Martxoaren 28an, ostegunez, kolegioko IDZ telebistako filmalekua bilakatu da !!!! Kanaldudeko teknikarien materiala instalatu da egunean zehar, kurtsoetatik landa, 40 ikasle batzuk egon dira, kamera formakuntza egiteko, soinu frogak kantariak, musikariak eta bertsolariendako eta "filage" delako froga nagusia egiteko !
Arratseko 7:00etan punttu abiatu da zuzenezko emanzkizuna ikasleen eskutik, gai nagusia : "itsasoko kutsadura" izanez ! Emankizuna ikusteko : hemen klikatu !
Joan den abenduatik proiektua abiatu da eta ikasleak noiztenka bildu dira bai erreportaiak antolatzeko, bai komitak deitzeko, komitei zuzendutako galderak prestatzeko eta nola ez.. azken hilabete honetan, Haitz, kanaldudeko arduradun nagusiarekin biltzeko !
Zinez, denen artean egindako lana eskertzekoa da !! Milesker :
- Zuzenean animatu dutenei : Leire, Mikel E, Allande L, Garikoitz
- Zuzenean filmatu dutenei : Larrun, Maddi, Maina
- Zuzenean alaitu dutenei : Haize, Itzal, Ander, Aida, June E, Amaia H bertsolariak, Lili, Ilune eta Ellande trikitilariak, Amets A, Mikel Cl, Gabi, June P, Amaiur F, June E, Aida kantariak, Elaia G, Haizea P, Adur, Maddi, Maina dantzariak
- Proiektuen arduradunei : Ibai, Iraide, Elaia G, Irati, Adur, Uxue R, Nekane, Julen A
- Azpigaiak eta galderak prestatu dituztenei : Mahalia, Lea, Nines, Gexan, Xan F, Larrun, Urko G, Allande M, Markel V, June Z, Maina, Maddi, Haizea D
- Etorri diren komitei : AZTI enpresako Izaskun Zorita, Surf Rider Fondation elkarteko Sabina Hourcade, Urtzi Zubiaurre urpekaria, Donostiako itsas museoko Irati Urcelay, MIFENeko Julien Jauregy eta CPIEko Jon Frahier
- Erreportaiendako errezibitu gaituztenei : Sylvie Perez Pierron dermatologoa, Surf Rider Fondationeko Ainez Arizmendi, Urruñako Laburrenia araztegiko langileak eta bereziki Ximun Larzabal, eta Ione ta Txomin Lopez Manterola surflariak
- Etorri den publikoari eta pantaila gibelean adi egon direnei !
- Eta noski teknika mailan aritu izan diren guziei : Iban, Haitz, Kattin, Allande, Frank, Pantxua, Txomin, Manu
Zinez proiektu interesgarria izan da ! Txalo bero bat deneri !
IEPeko ikasleak lanbideen munduan...
Aurten ere, IEP gelako 4.ean diren ikasleak IEP-Pro proiketuarekin segitu dute.
Lehenik, Urruñan kokatzen den David Gonzales-en etxaldea bisitatu dute, bere euskal arrazako abere eta ekoizten dituen produktu ekologikoak ezagutzeko : euskal txerriak, ardi burubeltzak, pottoka eta arto gorriarekin egindako irina.
Ondoren, Sarako Ellande Alfaroren "Eskutik" pilota lantegia bisitatu dute eta esku pilota bat egiteko beharrezko urrats eta materialak ezagutu dituzte.
Biziki eskertzekoak dira haien arreta eta ezaguzten partekatzea. Mila esker David eta Ellande ! Datozen bisiten berri laster agertuko dira !
OROIT : Partaidetza egunak martxoan ! Integrazio batzordea laguntzeko aukera ! "Ezberdintasuna barne hartu nahi duen eskola baten partaide izan"
Kanalduderako erreportaiak segitzen ta bukatzen...
Joan den martxoaren 15ean, ostiral goizez, 4.eko Ibai, Iraide, Irati eta Elaia joan dira Zokoara haien azken erreportaia egitera.
Bertan, Surf Rider fondation elkarteko Ainez Arizmendi kidearekin elkar ezagutza egin dute eta ondotik galdezketa.
Saio denboran, itsasoan diren ura eta hondakinen egoera aipatu dute...
Topaketa biziki interesgarria....
Xehetasun gehiago izango dira martxoaren 28an antolatutako Kanaldudeko "Zuzenean zure esku" emankizunean !
Zure tokia publikoan atxik ezazu helbide honetara idatziz : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Liburutik Ziburura !
Martxoaren 12an, astearteko azken orduan, 5.eko ikasle guziek hitzordua zuten IDZtan... mintzaldi batean parte hartzeko.
Amaia Hennebute eta Charlotte Guilharretze, haien proiektua eta experientzia aurkeztera etorri dira.
Frantseseko kurtsoetan landutako "Des livres contre le grillage" eta "Zuri madame" dokumentala.
Duela urte bat, Libanera joan ziren, Siriako errefuxiatuen eskola bati liburuak eramatera...
Elkartasun mintzaldi biziki interesgarria !
Kanaldude emankizunaren egileek prestatzen segitzen dute....
Martxoaren 12an, asteartez, bi taldeek zuten hitzordua....
Alde batetik, Larrun, Maina eta Maddi bildua dira Ibanekin kameraren erabilpen formakuntza baten egiteko...
Nun ezarri, zein planaok hartzen ahal diren, filmatzeko kondutan hartu behar diren aholkuak eta kamera teknikari bakoitzaren tokia izango den. Martxoaren 28an, bertan, tresna bera erabiltzen ikasiko dute zuzenezkoa aitzin....
Bestalde, Lea, Mahalia, Xan, Gexan eta Nines bildu dira Haitzekin, lehen mahain inguruaren prestakuntza borobiltzeko : itsasoaren uraren egoera izango den gaiari buruzko pundua egiteko.
Katxiporreta !!
Martxoaren 11an, astelehen goizez, 4.eko ikasleek zuten hitzordua kolegioko IDZtan, euskara kurtsoetan antzerkia lantzen baitute : antzerki mota desberdinak, antzezlearen lana, ikuslearen jarrera... Sorpresa ez da ttipia izan.... Porrotx eta Pontx pailasoak IDZtara sartu direlarik !
Hastapen batean, antzezpen bat egin ondoren, Porrotxek bere sudur gorria kendu du eta Joxe Marik hitza hartu du bere ibilbidea aurkeztuz eta pailaso lanbidea deskribatuz, "euskaldun" izanez bizi izan dituen trabak eta bizipenak partekatuz.
Euskararen garrantzia azpimarratu du behin baino gehiagotan, baita ere naturaren babestea, elkar bizitza, familia, maitasuna, koloreen sinbolika, desberdintasuna....
Ondotik, Porrotxek Pontxen aurkezpena egin du, hitza gure kolegioko Joanesi emanez. Honek, lekukoa hartuz, betidanik izandako ametsa gauzatzeko parada du, bere sorkuntzak eginez eta ondokoengandik behar duen laguntzaz baliatuz (burasoak, pailasoak, lagunak...).
Trukaketa aberatsa eta emozioz betea, ikasle-lagunekin partikatua, eta kolorez betea !
Milesker Porrotx, Pontx eta adi egon diren 4.eko ikasle-lagun guziei !
Ez ahantz : "Bihotza, burua, eskua ! Pentsatu, sentitu, ekin ! Denak elgarrekin !"