Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ez dakizu zein liburua hauta ?

Ikerketa lan batendako informazio bat xerkatzen duzu ?

 

Katalogoa hortarako egina da, azpiko loturan sar zaite :

Katalogoa

IDZ egunero irekia da, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 4:36ak arte, ostegunean salbu arratsaldeko 12:30etatik arratsaldeko 4:36ak arte.

Estudio orenetan, bizpahirunaka eta aldizka estudioko hezitzaileek finkatu ordenean, etortzen ahal da.

Klase denboran, bakarka, talde ttipika edo klase osoan irakasleak finkatu iharduera zehatz baten egiteko, etortzen ahal da.

Aire hartze guztietan sar daiteke (30 ikasle gehienik, buru laguna IDZtan sartzean pausatua da).

Eguerdiko aire hartzean, jantegiko txandak errespetatu behar dira  :

- 12.30tik 13.05tara : 6. eta 5.ak

- 13.10tik 13.45etara : 6. eta 5.ak

- 13.45etik 14.53etara : 4. eta 3.ak (astelehen eta ostiraletan 14.30tik 14.53etara : IDZko solasaldiak 4. eta 3.endako antolatuak dira)

Arrazoin onen ezaean (adibidez komunetara joateko) IDZ-kanpora arteko joan-jinak mugatu behar dira.

IDZ : Informazio Dokumentu Zentroa

IDZ ikastegiko partaide guztien zerbitzurako da.

Premiatsua da ikasleak jakin dezan informazio edo dokumentu bat bilatzen, aurkitzen, hautatzen eta erabiltzen. Gaitasun horiek ez dira bistakoak, lantzean eta erabiltzean erdiesten dira. Gaieko ordutegietan, ahal bezain jarraikian, talde txikitan ekitaldi batzuk egiten dira, dokumentalistaren ardurapean.

1/ Zer egin daiteke :

- Liburu bat, komiki bat, aldizkari bat bertan irakurri

- Lojiziel bat behatu

- Liburu edo beste dokumentuak itzuli eta mailegatu

- Dokumentuekin lan egin

2/ Moldeak :

Bakarka, bizpahirunaka, taldeka (gai irakasle batek galdeturik), klase osoka (dokumentalista eta gai irakaslearen ardurapean), hezitzaileekin tailer edo proiektu baten inguruan.

 1/ Jarrera :

- Dokumentazio Zentrora sartzean ikasleek dokumentalistari erranen diote zeren egitera eta zenbat denborarako heldu diren.

- Estudio gelatik IDZra joan etorriak ez dira egingo. Estudio hasieran hezitzaileari erran beharko da IDZra lan egitera etortzen direla ; puxka guztiak hartuko dira orduaren bukaera arte egoteko moduan.

- Lan giroa zaintzeko, lasaitasunean eta ixiltasunean aritzea eskatua da.

- Binaka edo talde ttipika direnak ahapetik mintzatuko dira eta talde lanarako gela ttikira joanen dira.

- Erabil dokumentuak hartu eta, lekura berriz altxatuko dira joan aintzin.

 

2/ Erabilpen bereziak :

- Ordenagailuen baliatzeko araudia irakurri eta, ikasleak eskolako jarduerekin loturiko edozein ikerketa egin lezake.

- Dokumentuen inprimatzeko baimena eskatuko da. Hamar zentima ordaindu beharko da (fotokopia baten egiteko bezala).

- Fotokopiak ez dira liburutegian baitezpada egiten, idazkaritzan ere egin daitezke.

 

3/ Mailegutzak :

- Dokumentalistak du deliberatzen zer mailegatzen den eta zer ez.

- Bertan, hiru dokumentu gehienik hartzen dira.

- Mailegu berriak ezin dira egin aintzinekoak itzuli gabe.

- Galdu edo andeatu dokumentuak ordezkatu behar dira.

 

4/ Gainetarakoak :

Dokumentalista, irakaslea da eta IDZ ikasgelaren parekoa, beraz gainerateko punduetan (ikasleen eskubideak eta betebeharrak, zigorrak...) ikastegiko barne araudia aplikatzen da osoki.

 

5/ Informatika eta interneteko informazio iturriak baliatzeko araudia :

Jokoen instalatzea eta erabiltzea debekatua da.

IDZn ordenagailuak baliatzeko araudi orokorra :

- Informatikako materiala soilik ikastegiko lanaren egiteko, liburuen aurkitzeko edo ikerketa baten erabiltzeko dira.

- Informatikako materiala auskorra da, ondorioz erabil prozedurak errespetatu behar dira.

- Orokorrean programak ezin dira kopiatu (hots : *.exe edota *.com adibidez) eta bereziki, ikastegiak instalatu dituenak ezin dira aldatu eta kopiatu, ikastegiko programak ikastegiaren jabe direlako.

- Dokumentu baten imprimaketa soilik irakaslearen baimenarekin egiten da. Galdegina zaie web orrialde bat ez zuzenki inprimatzea, baina bai haren informazioak kopiatzea testu dokumentuan. Gero, orrialdea aurrebisitatu behar da, arazo guztien baztertzeko. Arras debekatua da imprimaki hori anitz aldiz inprimatzea. Dokumentu hori, behin baino gehiago nahi bada fotokopiaren erabiltzea da aproposena.

- Internet erabiltzea ez da eskubide bat bainan bai baimen berezi bat. Ikastegiko lanarekin lotua dena, dokumentazio pertsonala baten egiteko, gaierakasle batek aholkaturik.

- Soilik dokumentalistari aipatutako ikerketaren egitera joanen da. Ezin dira ikusi eta hedatu xenofo, arrazakeria edota pornografiko atarietan aurkitutako elementuak.

- "Chat" ezin da erabili eta gutun elektronikoak soilik ikastegiko pedagogi proiektu baten barnean baliatzen ahalko da.

- Interneten bidez programa batzuen telekargatzea debekatua da.

- Materiala aurkitu den moduan utzi.

 

Barne araudi hau betetzen ez duenak  Easyscolen aipamen bat ukan dezake eta hiru aipamenen buruan IDZtik sehile bukaera arte kanporatua izan daiteke.