Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Azaroaren 26an, asteartez, bazkaltzeko pausan, Irungo Harrera sarea guneko bi bolondresak komitatu ditugu gure kolegiora : Jon Aranguren eta Amets Arzallus. Etorkinei buruzko bi mintzaldi animatu dituzte, alde batetik 20 seigarren - bostgarreneko ikasleendako eta bestalde 20 laugarren-hirugarrendako.

Lehen parte batean, etorkin baten definizioa eman eta, zergatik etorkinak laguntzeko erabakia hartu duten kondatu digute ; bereziki Estatu Frantsesak ez dituztelako uzten pasatzen, eta bereziki Irun - Hendaia mugan nabaritzen dela.

Gehienetan, gerla, politika, familia, pobrezia, klima edo erlijioarengatik ihes egiten dute haien herritik, bidai izigarri luzeak egiten dituztela (bizpahiru urte) : Sahara azpian diren Senegal, Mali, Kamerun..etik abiatzen dira, basamortuatik pasatuz, Mediterranoa zeharkatuz Españara iristeko eta bereziki honera etortzeko ; arriskuan diren baldintzetan bidaiatzen dute eta diru ainitz behar dute.

Beste estatu batean,"Visa" delakorik ez dute, "legez kanpo" direla konsideratzen da.

Beraz, gune horietako bolondresek harrera egiten diete gauez, informatzen dituzte nun diren eta nun pausatzen ahal diren, zaurituak direnak sendatzen dituzte, janaria eskaintzen, aldatzeko jantziak eta lo egiteko tokia proposatzen dizkiete. Egunero 60 etorkinak kurutzatzen dituzte ; Iaz 10 000 pasa ziren haien gunetik !! Gehienek 30 urte baino guttiago dute eta gizonak dira;emakumeak ere badira eta batzuk haurdun edota 2 - 3 urteko haurrekin. Maleruski batzuk ez dira honera iristen....

Ondotik, bi komitek erakutsi diete "cortometraje - mofetas" youtubeko bideo labur metraia, elkarrizketa euskaraz  itzuliz : nahiz eta muntaketa bat den ; argi ikusten da gauez bizi dituzten badintzak, muga pasatzeko nola gordetzen diren kamioien azpian eta zein beldurra harrapatua izatea....Argi ikusten da; orijinalki, ere bai zein ametsak bete nahi dituzten bidaia bukatzean....

Ikasleen galderak entzun aitzin, Ametsek ezagutu duen Ibrahim-en historia idatzi duela "Miñan" liburuan azaldu die ; liburu hori duela gutti atera da, eta komitatu ditu irakurtzera ; Guineoko gazte honen ibilaldia ezagutzeko...

Bi mintzaldiak biziki aberatsak izan dira , zinez milesker Amets eta Jon !!!!

Biharramunetik landa, jada ikasle batzuk hurbildu dira poltsa batzuekin, egiten dugun jantzi eta higiena produktu bilketan parte hartzeko (abenduaren 13a arte)..... Irungo Harrera sarea gunea eta Baionako Diakite guneak lagunduko ditugu.