Urtarrilaren 21ean, astearte goizez, kolegioko 6. guztiak Baionako antzokira joan dira, Celine Shaefferek zuzendutako "La république des abeilles" ikusgarria ikustera !
Bertan, antzokiak arnasa hartzen du "erlategi baten ispirituan". Ipuin dokumentala hori antzeztua, dantzatua, magikoa eta misteriotsua da. Ikusleen sentimenduekin jolastuz, kofoinaren bizia aurkeztua da erlekumeetatik kolonia berriaren fundatzera, sasoinen zikloak berriz biziaraziz eta haien artean dituzten loturak berpiztuz.
Emanaldiaren bukaeran, gure gazteek aktoreekin solastatzeko parada ukan dute, gelan prestatutako galderak pausatuz.
Emanaldi izigarri polita eta aberatsa, frantsesezko kurtsoetan lantzen segituko duten,a arlo desberdinetako txosten bat sortuz : apaindurak, janzkera, aktoreen jokamoldea, argiak, hedatu den usaina eta haien iritzi pertsonala.