Otsailaren 4an, asteartez, Gourmelon andereak, Hegobus garraio elkargoko arduradunak hitza hartu du ordu batez 6A eta 6Bkoei lehen txandan eta ondotik 6D eta 6Ekoei. Kolegioko IDZtan elkarturik, otobus prebentzioari buruzko helburuak oroitarazi ditu : informatu, alerta eman eta gogoetarazi.
Lehenik, Hegobusek 2900 ikasle inskribatuak elkartzen dituela, 120 zerbitzu eskolarrak kudeatuz, 36 ibilgailu egunero ezarriz : 27 autokarrak, 6 autobus eta 3 minibus. Eskolako garraio izen desberdinak zerrendatu ditu : Le Basque Bondissant, Hegobus, Réunir, ATCRB, Transdev, Citram Pyrénées.... Ondotik, autokarra eta autobusaren arteko desberdintasuna azaldu die, autobus batek 150 000€ eta 200 000€ arteko prezioa izanki.
Bigarren parte batean, otobusa etorri aitzin, otobusean direlarik eta kolegiora iristean nola portatu behar diren adierazi die (ikaslearen portaera, materialaren errespetua, uhalaren inportantzia eta bereziki 135€ko ixuna ez bada ezarria, ..) eta kartaren garrantzia eman die. Quizz-bilana batean parte hartu dute saioa borobiltzeko.
Gero, talde guztia kanpoko eremura joan da husketaren ariketa baten egiteko, aholkurik gabe lehenik eta aholkuekin ondotik. Oro har, ikasleek gainditu dute ariketa hori !
Bukatzeko, ikasle guztiak itzuli dira IDZra, azken aholkuak entzuteko, emaztea eskertzeko eta eskainia izan zaizkien esku argia eta euskarazko liburuxka eskuratzeko.
Milesker hegobus Euskal Hirigune garraio sareari azalpen guzti horiendako !
Agian, ikasle bakoitzak kondutan hartuko dituela eta bere burua babesten, otobusa errespetatzen eta gidaria agurtzen segituko duela !