Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Maiatzaren 18an, sartze berezia ukan zuten 6. eta 5.eko 42 ikasleek.... erritmo berria hartuz maiatza bukaera arte !

Deskonfinamenduko bigarren fasean sartuz, kolegioak maial guztietako ikasleei bere ateak ideki ondoren, ekainaren 4an, sartze berria egin zuten berriz 115 ikasleek, ikasle kopuru orokorraren herena, 4 egunez astean lanean aritzeko aukerarekin.

Goizetik, segurtasun neurri desberdinak errespetatu behar ziren : kolegioan maskarekin sartu, metro bateko distantzia errespetatuz, eskuak garbituz eta talde berri bat integratuz gelara igo aitzin.

Ikasgelak ez dituzte beti bezala atzeman, izan ere antolaketa bermoldatua zen beti ere segurtasun neurriak errespetatzeko : gelen neurria kontutan hartuz, gehienik 17 ikasle errezibitzeko moduan antolatu dira gelak aldi honetan, mahainak urrunduz eta ikasleak bakarka instalatuz.

Goizean zehar eta jan ondoren, pausa bat ukan dute kanpoko eremuan, talde bakoitza bere kanttuan egonez, joko berrietan parte hartuz : pilota misterioa, mimoak, zkubiduak, baxoa euskaraz !, orkestra sinfonikoa....

Eguerditan, etxetik ekarritako piknika goxoa jantegiko mahainetan bazkaltzeko aukera ukan dute, txanda desberdinak antolatuak baitziren.

Txandaka egunean, arnasa hartzeko kirol ordu bat ukan du talde bakoitzak : yoga, tabata, ping pong, zumba.... !

Egunean zehar, ikasleei emandako telelana aitzinatu dute, instalatutako eremu desberdinei esker. Maskaren erabilpena edota distantzien atxikitzeko geroz ta errezagoa bilakatzen ari da ikasleendako, mereximendua dute zinez !