Irailaren 1ean, asteartez, Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Miarritze, Azkaine, Senpere eta Sarako ikastolatik heldu diren 87 ikasleek haien seigarreneko sartzea egin dute.
Goizeko txirrina ondotik, Zuzendari berria den Iñaki Lekuonak deitu ditu gelaka haien irakasle arduradunarekin pasatzen baitzuten goiza : 6A Enekorekin, 6B Odeiekin, 6D Maitanerekin eta 6E Armellekin. Lau orduz egon dira elgarrekin haien ordutegia eta irakasleak ezagutzen, kolegioa bisitatu dute, barne araudia irakurri... etabar...
Jolas garaietan, lagun berriak ezagutzeko aukera izan dute, pilotan jostatuz, edo haien artean kalakan egonez.
Eguerditan, Baionako Etxepare lizeotik ekarritako janaria jastatu dute eta karta lehena aldikotz erabili dute.
Arratsaldean, lehen kurtsoetan parte hartu dute.
Arratsaldeko 4:30etan autobusak hartu dituzte haien karta berria erakutsiz eta etxera sartu dira kezka guttiagorekin...
Sartze on eta kuraia on seigarren guztiei !