Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Irailaren bukaeran, Planning Familial eta ARSA egiturako hezitzaileak kolegioan ziren.

Hirugarreneko ikasleek sexualitateari buruzko prebentzio tailerrak ukan dituzte. Talde ttipitan banaturik, giro biziki onean pasa dela azpimarratu dute hezitzaileek : ikasleek interesa handia agertu dute, galdera ainitz pausatu dituzte, gai sakonak atera dira eta mintzatzeko nola trukaketarako giro sano bat apreziatu da talde guztietan.

Bestea beste eritasunak, kontrazepzioa, babestea, errespetua, homosexualitatea eta bisexualitatea bezalako gaiak dituzte hizpide. Landu dute ere Violenmètre delako dokumentua, biolentziaren mugak non diren argazki batez plazaratzen duena. Ikasle talde batek gogoa agertu du dokumentu hori euskaratzeko, gelan berriz ere landu eta kolegioan afitxatzeko.

Planning Familialeko Corinne hezitzaileak bere helbidea utzi die ikasleei, nahi izanez, aurrerago, dituzten galderak eta kezkak igor ditzaten. Bakoitzari erantzuteko engaiamendua hartu du.

Informazio liburuxkak eta preserbatiboak banatuak izan dira eta liburu bat oparitu digute, IDZtan egonen dena : Ados, amour et sexualité, Dr Sylvain Mimoun eta Rica Etienne, Ed. Albin Michel.

Esperientzia errepikatzekoa da. Tailer hauek bestalde osatzen dute biologia ikasgaian ikustekoak diren gaiak.