Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

6.eko ikasleek ADOENIA elkartearen ezagutza egiteko parada ukan dute irailaren bukaeran. Talde tipitan, hainbat saio ukan dituzte, aldioro bi hezitzailerekin.

Saioetatik ateratzean interesgarria zela aipatu dute ikasleek, eta hezitzaileekin puntua egiterakoan, ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratu dute. Bateren batek zailtasunak zituelarik frantsesez adierazteko, ikaskideen laguntza ukan du eta biziki giro sanoan iragan da. Ikasleek azaldu dituzte haien bizipenak eta kezkak : Lehen mailako ikastoletan bizi izan dituzten gertakari edo egoerak, jazarpen kasurik hurbil ezagutu izana, zituzten beldurrak kolegiora iristean... Plazaratu diren egoeren artean, bada ere errespetuarena : "EZ erraitean, EZ DA !".

Kolegioan ikasleengandik hurbil-hurbil ari diren profesionalak aurkeztuak izan dira ere : zurkaitzak, irakasle arduraduna, hezitzaileak, Solasgunea eta beste...

Kolegioan ADOENIA bezalako egiturei harrera egitea garrantzitsua da eta hurrengo urtean beste behin antolatzea saiatuko da.

"Adoenia nerabeen etxea" elkartea aurkeztua izan da : gazteak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia - Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena.

Xehetasun gehiago : www.adoenia.fr / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 64 22 52

Milesker Adoenia egituraren ekipa guziari !