Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azaroaren 24an, asteartez, egunaren bukaeran, sozial arloko lanbide bat aurkeztua izan zaie 3.eko ikasle guztiei kolegioko IDZtan.

Lehen parte batean, Ellande Harispourouren lekukotasun bideoa entzun eta begiratu dute :

Hasi zuen bere orientazioa baxo teknologiko bat pasatuz, kirol erakaslea bilakatzeko helburuarekin, STAPS ikasketak segitu zituen eta huts egin zuen serisotasun faltagatik. Ondotik, bere aita baserrian laguntzea erabaki zuen.... Berriz lotzeko bere orientazioari, erabaki zuen Etxarrin sartzea, arlo sozialan lan egiteko : Bikaina omen zela, teoria bazen, talde lanetan aritzen zen, gainera dislexikoaren tokia bertan aurkitu zuen eta ikastaldiak egitekoa aukerak ukan zituen. Bukatzen zuen bere solasa erranez " inportantea da denbora hartzea, nahi dugunaren egiteko !".

Bigarren partean, Hendaiako Maia Berasategi Comak hitza hartu du kolegioko IDZtan ikasleen aitzinean.

Ellanderen esperimentuaren ondotik, azpimarratu du hango eskolan, ikasketa  mota desberdinen ondotik heldu direla asko sozial formakuntzen egitera, "changements de carrière" delakoak. Etortzen direnak lan egingo dutela ondotik edo zahar etxeetan deitutako EHPADetan, edo elbarrituekin edota adineko pertsonekin. Bi arloko formakuntzak badirela Etxarri eskolan :

1- Hezkuntza eta sozial arloko languntza / Accompagnement éducatif et social (AES), 4. mailakoa : urte batez egiten da, lan egiteko etxetik hurbil, etxeetan edo EHPADetan. Lanbidea ez da beti errexa, ainitzetan garraiotzen baita eta fisikoa baita.

2- BPJEPS : animatzaile funkioak ikasten dira lan egiteko popular hezkuntza sozial zentroetan, BAFA diploma eskuratzen da eta monitore hezitzaile izaiteko aukera ematen du.

Hezitzaile bereziatua funkzioa ere lantzen ahal da baina 3 urteko ikasketak dira, 6. mailakoa da, lizentzia maila, "parcours sup"en bitartez. Lan horretan aritzen dira haurrekin edo haur taldeekin, elbarrituekin (autismoa, trisomia...), egoera ahuletan diren helduekin (etxegabekoak, bizi istripuak ukan dituztenak...), eta haurren gerizarekin ere bai.

Maiak experientzia biziki aberatsa ukan du : Hezitzaile berezitua izan da Pauen, Burkina Fason egin du ikastaldi bat, etorkin emazteekin lan egin du, ingelesa ikasi du Irlandan, errefuxiatuekin lan egin du, geriza eskatzen zuten adingabeko ekin lan egin du (Congotik etorritakoak). Bartzelonan ere egon da sozial immigrazio eta integrazio mazterra ukan du, katalana hizkuntza ikasi du, ONUrendako lan egindu, migrante planoan koordinaketaz arduratu da.

Azkenik, ama bilakatuz eta bere haurrei euskal kulturan bizitzekoa aukera metako, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Lehen mailako estatuko diplomaren mazterra lortu du, Kontseilu orokorrean ordezkapenak egin ditu, haurren geriza eta Alzheimerri lotutako europa mailako proiektuak muntatua ditu.... etabar...

Bi lekukotasun horien aitzinean, ikasleak biziki adi egon dira eta buakeran galderak egiteko parada ukan dute.

Milesker ainitz Ellande eta Maiari, eta Murieli, gure kolegioko orientazioa arduradunari !!