Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Telethonen aldeko asteburua aitzin, Ziburu hiri enbasadorea izendatua izan da eta Ilune Dufau, Wolfram sindromarekin dugun ikaslea, Pariseko telebista saioan arituko zela jakin dugularik, elkartasunez aritzeko gogoa ukan dugu.

Ikasleen bizi eskolarra orduan egindako deialdiaren ondotik, 50 ikasle batzuk inskribatu dira dirua lortzeko ekintza batean parte hartzeko ! Bilkuran egina izan delarik, proposamen ainitz zerrendatu dituzte : mus lehiaketa, selaru hustea, zozketa... eta salmenta ! Epe motz batez lortu behar baitzen, gosari salmenta hautatua izan da. Ondotik, egutegi bat osatu dute, talde ttipika aritzeko aukerakin, txandaka.

Geroztik, azaroaren 23tik, abenduaren 4a arte, 15 egunez, goizero, bi salmentak segurtatuak izan dira, bat 6. eta 5.endako eta bestea 4. eta 3.endako : txokolot'esnea, jusak, zerealaka, bixkotxak, azukre opilak, xorixo - patea - zozizona ogitarteko ttipiak, pastizak... gustu guztiendako bazen egunero.

Goizero, txirrina jo bezain orduko, ikasleak lerrokatzen ziren haien tripa gozatzeko gosaria ersoteko. Saltzaileak, haien aldetik, gela hidroalkolikoa eskuetan ezarri eta, saltzaile errolan sartu dira, motibazio hanidenarekin !

Egunero dirutza ederra bildu da !

Telethona sustengatuz, mokofina izan diren guziak eskertzekoak dira !

Orotara, salmenta hoen etekina izan da 1173,38 eurokoa ! Txalo bero bat deneri !