Abenduaren 3an, ostegunez, ospatu berri da kolegioan Euskararen Nazioarteko eguna. Ekimenak Euskaraldiarekin batera hasi dira kolegioan, besteak beste euskarazko zine festibala proposatuz maila guztietako ikasleei !
Abenduaren 3rako aldiz, osasun egoerak lagundu ez badu ere, pentsatutako programa bermoldatua izan da, urteroko egun banalizatua egun berezia izatea jarrai zedin.
Honela, goizean, 3.eko ikasleak Etxepare lizeoa bisitatzera joan ziren bitartean, bertze maila guzietako ikasleek sorpresa bat rpestatu diete. Olentzero eta Mari Domingiri idatzi diete, aurtengo opari berezi bat eskatzeko : ikusiz bikote hori abenduaren 24an etxeratze agindupean egonen dela ere, aurtengo oparia AZTERKETAK DITUZTEN IKASLE GUZIENTZAT EUSKARAZ PASATZEKO BAIMEN OFIZIALA ekar deza eskatu diote.
Arratsaldean, ikastegi osoak "Egunean Behin" jokoaren bertsio berezi batean parte hartu du, Urtean Behin, gela bakoitzean taldeak osatuz, kolegioko ikasleen artean lehiatuz.
Baina erran bezala, Euskararen Nazioarteko eguna ez da soilik gure hizkuntza ospatzeko eguna, euskararen aldarrikatzeko eguna da ere. Horregatik, Olentzero eta Mari Domingiri eskatu diegu gutun horiek Parisera eraman ditzaten, hizkuntza gutxituen babesa eta promoziorako lege proposamena buktzatu duen Paul Molac diputatuak eskura ditzan, eta honek Asanblada Nazionalean zabal ditzan. Apirilean diputatuekdiputatuek berriz eztabaidatu behar duten legean Brebeta Euskaraz beste aldarrikapenen artean bere tokia eginen du agian !