Abenduaren 18a : Oporrak aitzineko azken eguna !!
Goizetik, ikasleak jantzi tradizionalaz beztiturik etorri dira eguna pasatzera.
Osasun egoera berezia zela eta, ordu batez mailaka, Olentzerok eskaini die opari bat : Kultura, euskal kultura ! Gizarte honetan, ikasleak ez baitira antzokietara joaten ahal artisten ikustera, Olentzerok kolegiora komitatu ditu !
Goizean :
- seigarrenei IPUINA ekarri die, Eleka taldeko Jokin eta Kattalinen hitzetan.... Afrikatik Euskal Herrira bidaiatuz, edozoin pertsonai desberdinen ixtoriekin. IDZtan bildu dira bi orduz bi gelaka, ikasleak adi egon dira ipuinetan buru belarri sartuz !
- bostgarrenei MUSIKA ekarri die, Thierry Biscarryri esker.... Munduko herri desberdinetako musika tresnen erakusketa erdian jarririk, tresnen izenak ikasiz, haien familiak eta soinuak deskubrituz, eta trebatuz orkestra bat osatu dute ordu bukaeran !
Arratsaldean : laugarrenei ordu batez eta hirugarrenei ordu batez, BERTSOA ekarri die Olentzerok ! Bertan, Josu Txoperena eta Aitor Servier bertsulariak hor ziren Xilaba Ttipi baten egiteko, gai emaileak Itxaso Mijangos ikasle ohia eta Ttoni Domingi Basurco lankide ohiarekin. Bertsoz bertso aritu dira, jokoak, asmakizunak, egoera desberdinak azalduz : orientazioa, euskararen egoera, Covidarena, maitasuna eta beste batzu.... Ikasleak pozik egon dira kiroldegian eta haien artean, bertsu eskolako Haira ere trebatu da beste "handien" artean !!
Eguna bukatzeko, 5. eta 3.eko ikasleek ekarritako edariak eta kolegioak eskainitako errege pastiza partekatu dute, mailaka, azken txirrina jo aitzin !
Bakantza on deneri !! Eguberri on ! Urte berri on ! Eta noski Euskara on !