Urtarrilaren 18an, astelehenez, Marko komiki marrazkilariari harrera berezia egin diote kolegioko hirugarreneko ikasleek. Goizeko 9:15etan, 3Akoak ziren eta 10:06etan 3Bkoak.
Hastapen batean, bere lanbidea aurkeztu du, komikiak ilustratzen dituela, bere 10 urteetako lanak handizki bururatu zirela Parisen iragan den azaroaren 11ko oroitzarrearekin.
Komiki marrazkilaria zarelarik, ahal bezain zuzen izan behar da, gerla garaiko gerla behaketa biziki fina ukan behar da.. :
- garaiko objektuak, mentalitateak, gertakari historikoak
- marrazkilaria, estilista, arkitektoa, ile apaintzailea, paisaia margolaria... ber mementuan izan behar dela
- ezin da dena kudeatu, bereziki gerla handiko garaia
- kontatzen dena, marrazten denari etengabe kasu eman behar da.
- espezialisten laguntza beharrezkoa da : adibidez garai hortako kamioiak nola ziren, hegazkingintza, erregimentuaren elementuak.
Etengabe dokumentatu behar dela azpimarratu du Markok. Bere inguruko lanbide desberdinekin lan egiten du : taula zuzendaria, argitaratzailea, diseinatzailea.
Bigarren partean, Godillot hitzaren inguruan solastatu da : Militar materiala ekartzeko arduratzen zen pertsona Alexis Godillot deitzen zen.. Geroztik, bere izena lotua izan da godillot deitutako militar zapatari. Militar jantziarekin segitzeko, berreskuratu dituen kaskoen desberdintasunak erakutsi dizkie :1914 / 1918 edo 1939 / 1945 gerlakoa denez, frantsesa ala alemandarra. Azken parte horretan, eskainia izan zaion militar jantzi bat aurkeztu die : hor ere, unkimena eta ekaiaren densitateari esker marrazten ahal duela dio.
Bere mintzaldi osoan, dokumentazioaren garrantzia ohartarazi die eta adibide batzuk eman :
- 1914 / 1918 mapa
- tranxadako egunkariak
- filmak : "le long dimanche des fiançailles", "la vie et rien d'autre", "Capitaine Conan", "Charlot Chaplin", ...
- liburuak : "Mémoire d'un rat", "Les mots des tranchées", "Les carnets de guerre de Louis Barthas"....
- komikiak : "Verdun" atera zena haiek pausatutako dozierraren bere mementuan..
Mintzaldi osoan, ikasleak adi egon dira, atenzio guztia axtikiz, Markoren hitzak eta ilustrazioak edan dituzte.
Mintzaldi biziki aberatsa eta interesgarria.
Txalo eta milesker MARKO !!!!