Apirilaren 8tik goiti, Euskal Herri eta Euskal Diasporaren itzulia egin duen ametsetako "kutxa bira" herriz herri ibiliz, azken pausa egin du Maiaitzaren 29an, larunbatez Urruñako plazan. Biharramunean, bere ibilaldia bukatu du Seguran.
Kutxa ailegatu aitzin, bi hitzorduak ber mementuan baitziren, euskararen aldeko eragile batzuk, Baionako manifestazioarekin bat egiteko, bildu dira hizkuntz guttituen egoera aldarrikatzeko ere bai.
Ondotik, herri bakoitzean bezala, Urruñako elkarte batzuk eta gure kolegioko hirugarreneko ikasle batzuk harrera berezia egin diote kutxari, bertan euskarari lotutako ametsak ezarriz.
Gure ikasleek, "brebeta euskaraz" tixerta jantzirik, idatzi zituzten 3 bertso eta trikititxarekin animatutako kantu bat eskaini dute plazan, zuzenean.
Txalo bero bat erakutsi duten engaiamendu eta parte hartzearendako.