Urtero, Surf Rider Foundation elkarteak "initiatives océanes" deitutako ekintza antolatzen du eta urtero, kolegioko ikasleek parte hartzen dute.
Ekainaren 25ean, ostiralez, haien azken egunean, bosgarreneko ikasleek Zokoako hondartzako bidea hartu dute.
Bertan, eskularruak ezarri eta, arroketan ala arean itsas bazterretako hondakinak aurkitu dituzte : gurpilak, gurpil uztaiak, arrantzarako sareak, botak, zigarreta mutturrak eta plastikoa orokorrean. Gero, denak elkartu dira kutxaduraren aztarna horiek aztertzeko, hondakinak sailkatzeko eta Surf Rider Foundation-ek egindako galdezketa betetzeko. Zabor guztiak Herriko Etxeko zikinontzi berezi batean ezarriak izan dira. Ingurumenaren aldeko ekintza hori betetzeagatik bosgarren guztiak zoriontzekoak dira !
Ondotik, hondartzan taldeak osatu dira jokoak egiteko (errugbia, futbola...) eta Untxin bazterrera hurbildu eta, lagunen artean piknikatu dute. Jolastu dira ere bai.
Kolegiora iritsi eta, ASSR1 bide sekuritateko diploma banatua izan zaie ikasle bakoitzari.
Azken eguna koloretsua eta eguzkitsua ukan dute ikasleek ! Prest dira oporretara joateko ! Txalo !!