Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ziburun antolatzen duten Euskararen urtaroa kari, gure kolegioko ikasleek "Ene zuhaitza" proiektuan parte hartzera komitatuak izan dira.

Omiasainduko oporrak aitzin eta ondotik, euskara kurtsoetan edota jolas garaietan, seigarreneko ikasleek idatzi dituzte zuhaitzari lotutako olerki izigarri poetikoak eta Benito Lertxundik idatzitako "Kimua zuhaitzan "kantua ikasi.

Proiektua bukatzeko, azaroaren 27an, larunbatez, goizeko 10:30tan, seigarreneko 20 ikasle batzuk eta bost trikitilariek beste eskolekin batera, Gurutze Gorria auzoa animatu dute, bertako eskolan aterpetuz eguraldiagatik.

Trikitilariek giroa berotu dute haien birbilketekin, jendea ikasgelan elkartzen zen bitartean... Bertan, Maddi Zubeldiaren hitzetan harrera eta eskerrak emanak izan zaizkie, bihotzeko keinu bat bidaliz falta zen Michel Claudio gitarra joleari. Banan banan, eskola desberdinetako haur eta gazteek idatzitako olerki gehienak irakurriak izan dira, ozen, Ziburuko Herriko Etxeak egindako egurrezko zuhaitzan kolatu aitzin.

Amaitzeko, haur eta gazte guztiak bildu dira elgarrekin kantatzeko "Kimua zuhaitzan "abestia, Elaia Biscay akordeoi jolea eta Txomin Arizsaga gitarra joleari esker. Publikoaren txaloen ondotik, trikitilariek eta bertsulariek segitu dute haien bidea Baltsan elkarteraino bertso pote moduan.

Mementu zinez atsegina, euskal zuhaitzak gure etorkizuneko haurren hitzezko hostoekin beztitu da negu eder honetan !

Txalo bero bat parte hartzaile guztiei !