Joan den abenduaren 8an, asteazkenez, Odon Noblia irakasle, artista eta idazle Baionarra kolegiora etorri da berriki plazaratu duen Ikastola nire saloinean. Argitxu Noblia liburua 3.eko ikasleei aurkeztera ; obra hori irakurtzen baitute euskara kurtsoan.
Egiazko gertakarietan oinarritzen den narrazio horrek Argitxu Nobliaren bizia kontatzen du, lehen ikastola sortu zuen emaztearen ibilbidea. Odon Nobliak erakutsi nahi izan du zein handia izan den bere amak sortu duen mugimendua gaur egungo gazteak ohar daitezen nola hasi zen dena.
Ikastola Argitxuk hasi zuen arren, laster beste buraso zenbaitek lotu ziren proiektu honi behar bati erantzuten baitzuen : beren haurrei euskara erakastea. Borroka batzuk eraman ondoren, Seaska handitu da eta ama ikastolak eta lehen mailako gelak emendatu dira.
Odon Noblia pozten da amari eginiko omendaldi horretaz. Aitortzen du nahiko lukeela liburu horrek oihartzuna izan dezan, eta beste ikasle batzuek irakur dezaten, beretzat inportanteena jendearekin eta bereziki gazteekin partekatzea baita.
Milesker Odon eta Argitxu !