Martxoaren 13an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.
Lehen parte batean, Urruñako haurrek "Bidasoatik harago" kantua abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute kantuz eta trikititxan "Izar iheskorra" kantua eskainiz. Plazer handi batekin Xabi Solano gurekin lotu da musikaz laguntzeko, "Brebeta euskaraz" kamiseta urdina ezarriz ! Hau sorpresa ona !
Bigarren partean, Xabi Solano Maiza, bere musikariak eta Kimua dantza kolektiboak animatu dute Iturbidea polikiroldegia ! Euskararen aldeko mezuak bota ditu eta nola ez "azterketak euskaraz orain" kanpaina kari !
Bertan, bildu dira 800 pertsona gutti gora behera.
Eskertzekoak dira ere bai, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz bi urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !
Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !
Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei !
Milesker Xabi Solano eta bere konpainiari !
Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !