Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 30ean, asteazkenez, burasoendako gaualdi berezi bat antolatua izan da kolegioan, arratseko 6:30tik 8:30ak arte.

Komitatua zen Andrea Aranguren pzikologoarekin, gaia adostua izan zen aitzinetik : "Telefonoa bai / ez ? Noiz ? Nola ? Telefonoaren erabilera sustatzen !"

Hurbildu diren berrogoi burasoen artean, batzuk irriz aritu dira noiztenka, batzuk harriturik egon dira, besteak biziki konzentratuak, baina denak liluraturik !

Lehenik, Andrea Arangurenek oroitarazi du nerabezaroan zonbat aldaketa bizitzen dituzten gure gazteek : aldaketa fisikoak, pzikologikoak, burasoen harremanekiko aldaketak nabari direla, burasoei beldurra handia ematen zaiela, haur gorputza eta nortasunari dolua egiten dutela, bat batean helduen sexualitate gunean sartzen ahalko direla..... Berehalako egoerak kudeatzen ikasten dutela nini / haur garaian baina nerabeendako krisietan mugak ezartzea ez dela beti errexa.... eta bat batean telefonoa agertzen da !! Berak guztiari berehala erantzuten du !

Noiz behar dute telefonoa ? Hastapen batean, burasoek haurren eskuetan haiena uzten diete (jokoak, argazkiak..)... Kolegiora sartzean, nerabeen eskaera da telefono baten ukaitea "denek baitute salbu bera", ardura adina baldin badu zergatik ez ? Kolegioko 5.eko urtean, prebentzioa egiten zaielarik, argi dena da : ukan ala ez, denek dakitela zertan baliatzen ahal den telefonoa !

Zein telefonoa ? Gehienek I-phone bat nahi dute, burasoei da esplikatzea diruaren balioa zertan den telefonoaren hautatzean. Berantago, 16-17 urteetan adibidez, gazteek irabazten duten diruarekin zergatik ez haiena erostea ? 

Nola ? Telefono bat eskaintzean, 3 arlo babestea aholkatua da : ikasketak, loaldia eta familiekiko komunikazioa.

Kontseilatua da ere bai kontratu bat egitea nerabearekin telefono bat ematean : erabiltzeko deretxoa duela burasoena izanez, burasoek dutela begi bat ukaiten ahal gainetik, ordutegia araua, konponketa bat balitz parte har lezakela ordainketan, argazki irudiaren legedia aipatu behar da eta noski, mugak depasatuak badira zigortua izan daitekela.

Ondotik, bi bideoen bitartez, Andreak ulertarazi die burasoek duten telefono erabilera dela ere bai gazteen eredua, zer erakutsi nahi dieten garrantzitsua dela. Bestalde, nun dabiltza haurra, zein aplikazioetan ibiliko den (Tik Tok, Snapshat, Instagram, Whatzapp, Youtube, Twitch....) azaldu du, pribatasuna ongi parametratua dela segurtatuz. Nerabeen komunikazioa %85z sare sozialetatik pasatzen da gaur egun, ezin da "isolatu" edo kontrolarik gabe utzi, hitz egin behar dela horri buruz. Berantago, 18-20 urteetan, adikzio berriak ukaten dituzte : parioak eta beste egiteko aplikazioak erabiltzen dituzte : Pmu.fr, Zebet, Bwin, Betclic.... bezalakoak.

Saioa bukatu aitzin, telefonoaren arriskuak zerrendatu ditu : ziber indarkeria, "like" ematea edota zerbait partekatzearen ondorioa, pederasten perfilak, pornografia, sextinga, ikusten den guztia ez dela errealitatea, osasun arazoak eta beste ! Bada gune bat interesgarria dena familien laguntzeko : www.e-enfance.org.

Bukatzeko, burasoen galderei erantzun aitzin, argiki azpimarratu die : "nerabeekin hitz egin behar dela hazten diren bitartean, nahiz eta borroka den eta ez den errexa !"

Milesker Andrea !

Kontaktua : www.andrearanguren.com