Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Irailaren 17an, Timberlake Wertenbaker antzerkigile ingelesa gure artean izateko xantza ukan dugu. bere antzezlanetako bat lantzeko asmoa eta gogoa genuen aspalditik. Hautatu genuen antzezlana "The Ash Girl", liluragarria zinez, gure ikasleei interesatzen ahal zitzaiela uste genuen, gai nagusia nerabezarotik adin helduago baterako pasaia izanki. Baina hizkuntza artetan zaila egiten ahal zitzaiela ere bagenekien. Zinez, erronka interesgarria izan da guretzat.

Timberlake Ziburun bizi izan zen ttipitan eta bertan eskolarizatua izan zen. Ziburun ttipiago eta euskaldunago bat ezagutu zuela kondatu zigun. gaur egun Londres eta Sara artean bizi da bere familiarekin... Sarak garai bateko Ziburu hura oroitarazten baitio nolabait. Timberlake ingelesez eta euskarazko kurtsoak hasiak dituenez, bukaeran euskaraz irakurri nahi izan die mezu bat. Honen bidez, gure ikasleek Euskara, hizkuntza eder hau, mintzatzeko duten xantzaz ohartarazi nahi izan ditu eta "Herria da gorputza, hizkuntza bihotza" erranez bukatu du.