Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Apirilaren 13an, asteazken gauez, burasoei bigarren mintzaldi bat antolatua izan zaie kolegioko IDZtan. Andrea Aranguren pzikologoak du kudeatu bigarren gai hori : "Burasoak - Seme/alabak - Telefonoa : nola elkar ulertu ?", lehen gaia zelarik : "Telefonoa bai / ez ? Noiz ? Nola ? Telefonoaren erabilera sustatzen".

Lehen parte batean, zuhaitz genealogiko baten bitartez, burasoek famili egoera desberdinak bizi izan dituztela zehaztu du Andreak : lehengo etxeko erritmoa, haurrek burasoak laguntzen zituztela... Gaur egun, burasoak lanean dira, aktibitateak dituzte eta beti eskuin ezker dira, ez dela batere ber bizi erritmoa. Bat batean, bikotearen krisia sortzen dela....Haien burasoak lagundu behar dituzte eta ber mementuan haur / nerabeen krisia bizitzen dela, eta hori bakarrik ikusten dutela. Telefonoa gaur egun denen eskuetan da, baina haurrena ikusten da bakarrik ere !

Bestalde, gaurko nerabeek noiz eta nola erabiltzen duten telefonoa oroitarazi die eta zein portaera erakusten duten : jarrera aldaketa, gorputza aldaketak, afirmazioak, esaldi motzak, isolamendua (ganbaran eta komunetan bereziki). Hiru dolu egin behar dituzte gazteek eta ber mementuan telefonoak berehalako erantzuna badu !

Ondotik, bi gai aipatu ditu :

- SHARENTING : burasoek seme/alaben irudiak igotzen dituzte noiztenka facebooken eta instagramen adibidez, baina adin batetik goiti, haurrek ez dute gehiago agertzeko gogorik burasoen sare sozialetan.

 -ESPIE : haurraren telefonoa klonatzeko aplikazio bat da, orain da bakoitzari ikustea zer den hoberena : dena jakitea ? konfiantsa galtzea ?

Segitzeko, bideo baten bitartez, nerabe baten telefono erabilpen abiadura azkarra ilustratu die, bi minututan 30 pertsonekin harremanetan jartzen ahal dela, edota denbora guztian dela harremanetan. Kasu, bada "sexting" fenomenoa ere bai : argazki intimoak bidaltzen dituzte elkarri (%93k egiten duela). Gaur egun, intimitateak balorea galdu du. Inportantea da gaztearekin hortaz hitz egitea (bideoen bitartez hobe). Gazteen arteko etengabeko elkarrizketa garrantzitsua da berarendako : fite erantzuten du, etengabeko harremana behar du. Burasoek zertan laguntzen ahal dute ? Aipatuz tresnaren balioa aipatuz, hiru babesak direla ikasketak - loaldia eta familiekiko harremanak eta inportanteena, gazteak senditu behar dute burasoen arteko adostasuna (arauak, konstante koeherentzia, kentzearen zigorra, ordu kopuruaren baimena, aplikazioen kargatzea...). Eta horrela, hastapeneko bikotearen krisia bilakatzen da bikotearen adostasuna, haurrarekin hitz eginez, nahiz eta noiztenka kataskak izan, noski.

Orokorki, berrogoi pertsona hurbildu ziren eta denak pozik atera ziren, haien galderak egiteko aukera ukan zuten ; interesgarria zen ! Milesker Andrea ! Eta milesker EEPri kaskoendako, horri esker, mintzaldiak euskaraz soilik iragan dira, bat bateko itzulpenari esker.