Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Uztailaren 12an, asteartez, goizeko 11:00ak alde, Seaskako ikasleak, irakasle - hezitzaileak eta familiek Baionako Herri elkargoan zuten hitzordua, zientzi diplomen banaketa zeremoni ofiziala antolatua izan baitzaie.

Lehenik, Jean René Etchegarayek du lehen hitza eman : kontent zela gurekin batera elkartzea baina ber mementuan "haserretua" zela euskara hizkuntzarekiko, zein tokia ematen zaion, Frantziako Estatuarengandik hartutako gibelapenagatik.... Ikasleen zientzi azterketen zuzenketaren egoera ez dela "normala", gurekin bat egiten zuela egoera hau aldarrikatzeko, jakinez "Frantziako hizkuntzak altxorrak direla", Estatuak dion bezala... "Hitza hitz" eskatzen dugula denok, euskararen aldeko eragile desberdinengandik, "Combat" borroka horretan segituko duela, EEP-en lehendakaria den Antton Curutcharryrekin batera.

Ondotik, Seaskako lehendakaria den Peio Jorajuriak eskertu du Jean René Etchegaray bai bere sustenguarendako baita ere Herri elkargoaren egoitzan zeremoni ofiziala hori aterpetzeagatik. Zoriondu ditu Seaskako ikasle guztiak, euskaraz ikasteagatik eta euskaraz azterketak pasatzeagatik ; nahiz eta egoera ez den onargarri, zoriondu ditu ikasleak ere bai nota onak atera baitituzte, zientzi froga egoera honetan, euskaraz idatzi baitute ! Segitu du "gizartean ditugun eragileen artean da euskarari eman nahi diogun tokia" erranez... Oroitarazi du 2017an, zientzi frogaren lehen urtean, lortu zela euskaraz pasatzea eta zuzenduda izatea. Bere solasa bukatu du azpimarratuz Pariseri mezua bialdiko dela gaur ez baita haien berririk batere.

Bukatu aitzin, Liloia eta Amane, PLK-ko bi ikasleek eta irakasle batek hitza hartu dute egoera salatuz eta borrokatzen segituko dugula lortu arte, "azterketak euskaraz" kantuarekin amaitu delarik.

Azkenik, zientzi frogaren diploma ikasleei banatua izan zaie.... Batazbesteko ofiziala 5/50 delarik, ikasle gehienek 20 - 45 / 50 artean lortu behar zuten nota konparatuz.

Zorionak ikasle guztiei eta bakantza on orain ! Merexi dutela eta !