Euskaraldia gaur hasten da !! Horren kari, hainbat ekintza desberdinak antolatuak izan dira gure kolegioan !!
1/ Logo erraldoia eta txapak : Azaroaren 16etik 18ra, nahi zuten ikasleek euskararekiko "engaiamendu bono" bat bete dute eta itzuli. Bertan hautatu dute zertan euskaraz hitz egiteko hobekuntzak egin behar zituzten : lagunen artean, saski baloian, pilotan ala futbolean, otobusean, saltegietan eta beste... Bakoitzak engaiamendu bat edo gehiago hartu ditu. Honen truke euskaraldiarako logo erraldoia sortzeko haien "ttantta" gometxoa ezarri dute (laranja edo horia 6.endako, arrosa 5.endako, urdina ala beltza 4.endako eta berdea 3.endako), barne sartzean instalatua den banderola apaintzeko. Ondotik, haien txapa egin dute "aho bizi" bilakatu baitira. Gaurtik landa, soinean ezartzen ahalko dute txapa hori eta PLK arigunean euskaraz gozatu. 200 ikasleek gutti gora behera parte hartu dute.
2/ Euskara kurtsoetan : irakasleekin batera euskaraldia mugimendua aztertzen ari dira eta honen kari sortu den kantuaren hitzak landuko.
3/ Euskaraz Bizi taldekoek herri desberdinetan antolatuak diren animazioen egutegia afitxatu dute kolegioko sartze nagusian
4/ Zinemaldia IDZtan : bi astez euskarazko bi filmak mailaka proposatuak dira ikasleei. Lehen astean, "Elkano lehen mundu bira" (6. + 5.endako) eta "Gernika" (4. + 3.endako) eta bigarren astean, "Harry Potter 6" (6. + 5.endako) eta "Black is beltza" (4. + 3.endako).
Euskaraz gehiago aritzeko, euskaraz gozatzeko, euskaraz informatzeko garaia abian da gure kolegioan ! Txalo parte hartzen duten ikasleei !