Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azaroaren 21etik landa, kolegioko IDZtan eta Euskaraldia kari, euskaraz diren filma batzuk ikustea proposatua izan zaie kolegioko maila guztietako ikasleei.

Lehen astean, 6. / 5.endako : "Elkano, Lehen mundu bira" : Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI.mendean munduari eman zion itzulia izango du hizpide. 240 marinel itsasoratu ziren 1519 urtean, baina hogei baino ez ziren itzuli. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen konzientzia aldatzea lortu zuen".

 

 

Bestalde, 4. / 3.ei proposatua izan zitzaien filma "Black is beltza" izan da : "1965eko urrian gaude, New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu : arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea. Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 1960. hamarkada ulertzeko giltzari diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. HOrren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan."

Bigarren astean, 6. / 5.endako : "Harry Potter 6 : Odol nahasiko printzea" : Hamasei urte bete berriak dituela, Harryk, seigarren kurtsoari ekiten dio Hogwarsten, noiz eta gertakari izugarriek Ingalaterra astintzen duten garaian. Quidditch taldeko kapitaina izendaturik, entrenamenduek, azterketak eta neskek haren denbora guztia betetzen diote. Hala ere, ustezko lasaitasuna ez da luzarakoa izango. Eskola babesten duen seguritate kontrola nahikoa ez, nonbait, eta bi ikaslek eraso bortitza nozitzen dute. Dumbledorrek badaki berandu gabe profezia bete egingo dela, hots, Harry eta Voldemort hil ala bizi borrokatuko diren unea gertu dela, alegia.

Azkenik, 4. / 3.ei proposatua izan zitzaien filma "Horma artean" :  François frantses irakaslea da institutu gatazkatsu batean, auzo pobre batean. Ikasleek 14 eta 15 urte bitarte dituzte, eta eztabaida bizigarriak izan ohi dituzte irakaslearekin ikasgelan ; baina demokraziaren iaskuntzak benetako arriskuak ekar ditzake. Ikasturtea hastean, irakasleek, asmo onez beteta eta ikasleei hezkuntza onena eman nahian, etsipenaren aurka egin nahi dute. Baina kulturaren eta jarreraren arteko alde izugarriak gogor egiten du talka ikasgeletan, Frantzia garaikideko mikrokosmos bat besterik ez baitira.

Ez badute paradarik kolegiotik kanpo euskarazko filmen ikusteko, parte hartu dutenek hor ukan dute !

Eta egunerokoan horrelako marrazki bizidunak eta filmen ikusteko euskaraz : hemen klikatu !!  (euskal encodings filmak interneten)