Azaroaren 30ean eta abenduaren 6an, Andrea Aranguren pzikologoa komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleei "sare sozialei" buruzko sensibilizazio bat animatzera, bi orduz gelaka.
Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a, logeletan uzten duten, zenbat "ztory" igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, snapchaten erabilpena, youtuben jarraitzen dutenek, ordutegi bat dutenez eta beste eskatua izan zaie.
Ondotik, bostpasei egoerak aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu.
Solasa denboran, egoera bakoitzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte : baztertua senditzea, triste, haserrea, amorratua, desepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra.... Bestalde, zer egin dezaken pentsatzen aritu izan dira : heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errex, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko solasa, bideo bat igotzen denean ezin dela neurtu zenbat adliz partekatua izan den, norbaiten biluztearen grabatzea delitu bat dela...
Bukatzeko, zein diren egoera baten arriskuak entzun dituzte eta legediak nola zigortzen dituen :
- ez dakigu sekulan nor den pantailaren gibelean !
- zyber jazarpena, ziber indarkeria
- buruko minak, adikzio sortzea, droga bezala
- ez da beti egiazkoa erakusten
- xehetasun pribatuak gehiegi ezarriak dira
- klik batekin gauza asko, gehiegi ?
"Arau hauste bat eta salatu daiteke !"
Mintzaldia interaktibo honetan, ikasleen parte hartzea baikorra azpimarratzekoa da !
Milesker Andrea !
Lagungarriak diren kontaktuak : www.e-enfance.org / Urririk den telefono zenbakia : 3018 / www.promeneursdunet.fr
"Denak gara arduradun, kontuz egin aitzin !"