Abenduaren 7tik 9ra, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Durango eta Bilbora.
Bidaia honen helburu nagusiak Durangoko historia eta bertan ospatzen den euskal kultur azoka bisitatzea izan dira batetik, eta bestetik Bilboren historia eta bere garrantzia euskal herriko ekonomian eta garapenean ezagutzea izan dira.
Lehen egunean, Durango eta Durangoko azoka bisitatu ditugu goizean eta arratsaldean Bilboko Alondiga eraikina eta Kafe antzokia ezagutu ditugu.
Bigarren egunean, Bilboko Arte Ederren museoa eta San Mames Athleticen futbol zelaia bisitatu dute. Bisitak amaitzean, denak Doña Kasilda parkean elkartu ginen eta bertan bazkaldu genuen. Arratsaldean, eguraldia ez bazen lagun ere, oinez, Ibaiazabal ibaian kokatzen diren garai eta teknika ezberdinetako zubiak ikusi genituen Zazpi kaleetara heldu arte. Ilunabarrean, Bilboko alde zaharretik ibili eta bertako eraikin esanguratsuenak ezagutzeko parada izan genuen argazki erronka baten bitartez
Azken egunean, Bilbo itsasontziz ikusi genuen, hiriaren historia kontatzen zuen audio baten laguntzaz. Ondoren, Portugaleteko basilika bisitatu, bertan piknikatu eta Bizkaiko zubia pasatu genuen autobusa hartu eta kolegiora itzuli aurretik.