Otsailaren 24an, ostiral arratsaldez, Baionako L'Atalante zineman Estitxu Robles kolegioak antolatu arratsalde berezian Seaskako kolegio batzuetan eta Lizeoan eginiko zinema proiektuak ikusi ahal izan genituen.
Estitxu Robles kolegioak bikoiztutako "Kurrin" (Knor) filmaren aurkezpenaren karietara, beste 4 laburmetrai proiektatu ziren: lehenik, gure kolegioan (PLK) ikasturte honetan Irungo Oiasso museoak antolatzen duen FICAB zinema arkeologikoaren jaialdian aurkeztu genuen "Oroit harri" laburmetraia ikusteko aukera izan genuen; ondotik, MEEKeko kolegioan egindako "Ainarak" laburmetraia; eta azkenik, Lizeoko sail profesionaleko ikasleek egindako bi laburmetrai: "Ezkeip Geim" eta "Azken emanaldia".
Hauen ondoren, Estitxukoen txanda iritsi zen. Proiektuan parte hartutako heldu eta ikasleek hitza hartu zuten bikoizketaren nondik-norakoak azaltzeko eta haien esperientzia partekatzeko.
Filma biziki politak eta kalitatezkoak ikusi genituen. Zorionak deneri !