Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 21ean, asteartez, bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezia antolatua izan da kolegioan.

Mailaka eta talde ttipika, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, egun osoan : Bi orduko bi tailer goizean eta arratsaldean bi orduko tailer bat, edo eungo tailerran, edo 4 orduko tailerran.

Hala nola : 

- seigarrenendako : Arraunketa aktibitatea deskubritu ergometroarekin eta itsasuntziarekin, zenbakien escape game bat, Zazpiak Bat armarriaren eskulana, polizi inkestak ebatzi, antzerki-ariketen inprobisazioa tailerra, mandalak tailerratik opari sorkuntzara, Zeusen izenean greziar jainko desberdinen inguruan !

- bosgarrenendako : Saski baloia eta estatistikak, Ilargia hobe ezagutu margotuz eta esperimentatuz, antzerki-ariketa inprobisazio tailerra, mandalak tailerratik opari sorkuntzara, "azterketak euskaraz" aldarrikapenak sortu eta olio esentziadun bainuko gatzak

- Laugarrenendako : Escape game in the Titanic !, Ilargia hobe ezagutu margotuz eta esperimentatuz, matematika irakaslea bilakatzen naiz tailerra, Dream board ! "azterketak euskaraz" aldarrikapenak sortu, Historap eta jockey !

- Hirugarrenendako : Rahmi proiektuko taldea bildu da, Jakintsu eroa esperimentuen bitartez, ¡ Escápate de la casa del terror ! Escape game in the Titanic !, Zokoako Itsas Lizeoaren bisita, matematika irakaslea bilakatzen naiz tailerra, Dream board !

Eguerdiko pausan, piknikatu dute kanpoko eremuan.

Egun bikaina pasa dute ikasleek eta edozoin hizkuntzetan gozatu dira !