Maiatzaren 17an, asteazken goizez, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten !
Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, artista bat - obra bat - ikastaldiaren ahozkoa aurkeztea hautatu zutelarik. Bost minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste hamar minuta epaimahaineko galderei erantzuteko. Froga honen emaitzak, ehunen gain dena, brebeta azterketarako kondatuko du.
Bestalde, euskara frogaren ahozkoa pasatu dute, maiatzaren 23an zutelarik idatzizkoarena. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna neurtzen da : ulermena irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz.
Asteburu luzea pasa eta, maiatzaren 21 eta 22an, 4.ak hizkuntz bidaiara joan diren bitartean, bi egunez, bigarren brebeta xuria pasatzeko aukera ukan dute. Astelehenean, frantsesa eta HG-IMH frogak zituztelarik, biharramunean : matematikak, zientziak eta euskara idatzia.
Azterketa egoera horietan erakutsi duten portaera egokia azpimarratzekoa da. Biba zuek ! Ale azken txanpa !