Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Maiatzaren 24an, asteazkenez, euskara kurtso denboran, Ziburun urtero antolatzen den liburu eta disko azoka ezagutzeko parada izan dute 3.ek Ladix Lanouguere Arrosagarayren eskutik. 

Orain dela zenbait urte kolegioan euskara irakasle izandakoa eta gaur egun Baltsan elkarteko partaide izanik, Ladixekin egindako topaketa honen helburua ikasleak azokara gertura daitezen motibatzea izan da.

Azoka honen berezitasuna euskara hutsean izatea baita, heldu den ekainaren 3an 

aukera paregabea da gure lurralde eleanitz honetan, euskal literaturaz eta musikaz gozatzeko. Bertan hainbat idazle, komikilari zein kantariren lanak ezagutzeaz gain, edozein adineko publiko zabalari idekiak diren emankizun desberdinak izanen direla aurreratu digu Ladixek, erakusketak, umorezko saioak eta kontzertuak besteak beste.

Mila esker Ladixi gure ikasleak euskalgintzara hurbiltzera motibatzeagatik eta eskerrak ere aurkezpen saio hauek egingarriak izaten lagundu duten langileei. Espero dugu ikasleei azokara joateko gogoa piztu izana.

Ekainaren 3a arte !