Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Maiatzaren 31an, asteazkenez, Rahmi lehiaketan parte hartu duten kolegioko hirugarreneko 9 ikasle (hamabiren gain) elkartu dira Donibane Lohizuneko geltokian Bordalera joateko treina hartzeko.... Tramway-z garraiatu eta, Bordaleko Eskualde hotelaren aitzinean iritsi dira eta itzalean piknikatu dute elgarrekin.....
Arratsaldeko 1:30tan, hotelan sartu dira eta behar zen egon gelara ailegatu dira ; bertan "Portraits de France" erakusketaren itzulia egiteko aukera ukan dute.
Ondotik, beste 7 lizeo - kolegioetako ikasleak bezala, anfiteatro batean instalatu dira, harrera hitz entzuteko, lehiaketan ziren 8 dokumentalak - labur metraiak ikusteko eta haiena deskubritzeko.
David Diop idazlea, Pascal Blanchard historialaria, Marion Duclos komikilaria, Le Monde egunkariako kazetari bat eta hain beste pertsona ezagunekin osatutako epaimahaia bildu den bitartean, ikasle guztiak atera dira eskainia izan zaien krakada baten partekatzeko eta iritziak eztabaidatzeko.....
Tenorea iritsi delarik, arratsaldeko 4ak alde, talde guztiak berriz sartu dira.... Denak urduri noski....
Lehenik, emaitzak eman aitzin, epaimahaiaren lehendakaria den David Diopek ikasle guztiak eta haien arduradunak eskertu ditu, eta hautatutako gaiak eta kalitatezko lan guztiak zoriondu ditu. Ondotik, esplikatu du horietatik hiru kolegio sariztatuak izango zirela, berdinketan izanez.... Trofeo bat eskuratuko zutela eta bertan ziren idazleek izenpetutako liburu batzuk..... Lehen trofeoa kanboko Errobi eskolari emana izan da, bigarrena Josephine Baker omendu duten lizeoari eta ..... suspenzio handienarekin.... hirugarren trofeoa, nola ez, Gure kolegioko ikasleek egindako "Losseni" dokumentalari !!!!!!!!! Hau sorpresa eta hau poza izen hori entzutean !!!! Bozkarioz beterik, berehala haien sariaren bila joan dira ikasleak, txalokatuak izan dira..... Dokumentala bakarra euskaraz aurkeztua gainera !!!!!
Ondotik, elgarrekin trago bat hartu eta, Euskal Herrira treinez itzuli dira, haien emozioak partekatuz... Baina eguna ez zen bukatua ! Azken sorpresa bat ukan dute Donibane Lohizuneko geltokira iristean : Losseni hor zen !!!!! Elkarrekin mementu horiek partekatu dituzte, denak harro harro ziren azken argazki bat hartu aitzin !
Eramandako lan guztiagatik, denak dotore dotore etortzeagatik, portaera bikaina erakusteagatik, txalo talde hortako ikasleei : Ainitze, Elena, Jade, Alaitz, Yun, Mael, Aritz eta Iluneri !!!! Eta noski, gurekin ez zirenak izaten ahal : Lorea, Urtzi, Ines eta Nahia H !!!!!!