Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainaren 1ean, ostegunez, arratsaldeko 6:30tan, kolegio eta inguruetako burasoak komitatuak izan dira kolegioko IDZtara "Nerabe buraso baten izatea" mintzaldian parte hartzera, Elorri Garat pzikologoak animaturik, kolegioko Eskola Bizitzak antolaturik.

Sar hitza denboran, haurzaroa eta nerabezaroa garaiak hitzen bitartez nola kalifikatzen ahal diren galdetu die burasoei.... Nerabezaroa, desoreka pasai bat da familiarendako, garapen fase horrek beldur, kezka ainitz iratzartzen ditu eta ber mementuan, identitate eraikitze momentu azkarra da, experientzia berriak egiten dira, familiatik haratago ikusten duguna. Alta, gaztearendako, burasorik gabe bizitza ederra da ! Ariketa ttipi bat proposatua die iraganera bidaiatzea eta zer ongi ala gaizki pasa zen haien nerabezaroan oroitzea.

Ondotik, helduaren postura nerabearen sekuritatearen bermatzea dela adierazi du. Ethologikoki, Konrad Lorenz eta Harry Harlowk egin zuten ikerketa azalduz, eta psikologikoki - psikanalisikoki René Spitz, John Bowlby eta Mary Ainsworth-rena gehituz. Atxikimendua, ingurumenaren eraso bat bizitzen duelarik, haurrak bere inguruan duen heldu segurraren hurbiltasunaren deitzeko duen sistema da. Heldua deitzen du, bere barne sekuritatea, barne oreka berriz lortzeko.  "Caregiver" fenomenoa esplikatu du ere bai : Helduak emozioak partekatzen ditu, gaztea kontsolatzen du, babesten du, segurtatzen du, aterabideak proposatzen dizkio eta berantago, aterabideak atzematen laguntzen du.

Segurtasun emozionala ukan eta, gaztea joango da munduaren deskubritzera eta garapen fase garrantzitsuak hasiko dira, izanez pzikologikoak, sozialak eta fisikoak.... Esperientzia desberdinak saiatuko ditu, helduari da kontrolatzea - neurtzea arriskuaren frekuentzia...

Nerabezaroa ez da krisia bat, noiztenka gure nerabearekin dugun harremana krisian da, harremanak iratzartzen dituen emozio intentsoengatik...

Bukatzeko, Elorri Garatek burasoen kezka eta galdera batzuei erantzun du : Nerabe bat bere logelatik ateratzea beharrezkoa da ? Muttiko edo nesken nerabetasun desberdintasunak zein dira ? Beste nerabe baten portaera desegokiaren lekukoa izatea ez da errexa.... Bixkien nerabetasunaren desoreka kudeaketa zaila da ; Telefonoaren erabilpenari buruzko negoziaketak eta mugak zein dira ? Nola egin etengabe erantzuten duen nerabe baten aitzinean ? Zaila da gainditu duten etapa baten gibelean senditzea ; Nerabe anai-arrebak direlarik, etengabe konparaketan baitira, nola kudeatu ? 

Osoko euskaraz izan den mintzaldi hori biziki interesgarri, aberatsa eta interaktiboa izan da.... Hezkuntz Aholkularia den Elenda Dufauk du segurtatu berehalako itzulpena. Etorri eta parte hartu duten 40 burasoak eskertzen ditugu eta nola ez, Elorri Garat pzikologoa azlapen guzti horiek emateagatik ! Txalo bero bat !