Maiatzaren bukaeran, laugarren eta hirugarrenen artean antolatua den mus txapelketako kideen arteko fase finalak iragan dira....
Haien multzoetako partiden emaitzen arabera, ekipa batzuk sailkatu dira printzipalan eta besteak kontsolantean.
Joan den astetik laurden eta final erdiak jokatu dituzte...
Eta ekainaren 5ean, asteartez, finalak jokatu !
Alde batetik, printzipalan aritu diren Kaiet Alduntzin eta Mani Vellak bi mantxak irabazi dituzte Elaia Forestier eta Saioa Girardek bat baizik egin dutelarik : 40 - 37 / 32 - 40 / 40 - 33.
Bestalde, kontsolantean aritu diren Ella Resampa eta Idoia Apeztegik bi mantxak irabazi dituzte Elena Sansonetti eta Mila Yriarten aurka, ondoko emaitzekin : 40-26 eta 40-25.
Printzipalako txapeldunek boina ezarri dute buru gainean, eta jokalariak sariztatuak izan dira ! Mus kartak, zuhaitz ibilaldia opari bono bat...
Zorionak zuei eta segi gezurretan aritzen eta parioak egiten herri desberdinetako txapelketetan !
Heldu den urte arte !!