“Aldaketa klimatikoaren” proiektua, abiatu zen seaskako 4 kolegioetako fisika erakasleengandik: 4. mailako ikasleak gai horren inguruan lan araztea zen asmoa, gaur egunko ingurugiro arazoen larritasunari begira.
Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. eta PLK kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da 4. mailan fisikan , bainan baita ere beste hainbat gaietan ( biologia, ingelesa, historia, española, euskara…). Ikerketa lan horrekin, aurkezpen dokumentu bat sortu dute ikasleek, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa)
IKasturte osoan zehar, 4. mailako seaskako gure ikasleak harremanetan izan dira:
Lehen trukaketa birtuala izan zen abenduaren 14ean, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu drive dokumentu partekatu batean.
Bigarren trukaketa: “Egunean behin” jokoa aldaketa klimatikoaren inguruko galderekin egokiturik, 4 kolegioen artean osaturiko taldeekin jostatu ziren ikasleak. Hau ere, drive sistema bidez, iragan martxoaren 14ean izan zen.
Azkenik, iragan ekainaren 12an, Baionan lau 4 ikastetxeen arteko topaketa: erakusketa, tailer, mintzaldiak antolatuko dituzte elkarte ezberdinek (bizi, bil ta garbi, Enargia, surfrider, itsas arima, laborantza ganbara, I-ener, Enargia…), urtean zehar osatutako kolegioen arteko taldeekin.
Egun polita izan zen atzokoa, tailerretan ikasleek parte hartu ondotik, elkarrekin piknikatu eta azkenik aldaketa klimatikoaren inguruko konferentzia batean parte hartu zuten gure ikasleek, Kanaldudek dena filmaturik.
Egun horren arrakasta ikusirik, ondoko ikasturtean berriz eramanen den proiektu bat izango dela pentsatzen dugu.