Ekainaren 16ko arratsaldean 6. eta 5. mailako ikasle guztientzat Lehen Olinpiadak antolatu zituen kolegioko Euskaraz Bizi taldeak.
Iaz hasi zen Olinpiadak antolatzen 4. eta 3.enentzat eguerdietako pausetan baina, aurten, denbora falta zela-eta beste formatu bat eman nahi izan diote.
Arratsalde osoan 18 talde aritu ziren lehian bata bestearen aurka gonbidatu berezi batekin ; taldeetako bat Orereta ikastolako 1. eta 2. DBHko Euskaraz Biziko 14 ikaslek osatu zuten. Errenteritik etorri ziren gazte hauek motibaturik eta sasoi onean. Topaketa hau Orereta ikastolarekin dugun "Zubiak eraikiz" hitzarmena kari bideratu zuten.
6 jokoetan aritu ziren guztiak jolasean: arto bilketa, zaku lasterketa, idi-proba, txinga lasterketa, koilara lasterketa eta ur bilketa.
Bero handia egin zuen arren umoreak ez zuen huts egin ikasle eta lankideen artean; euskararentzat plaza ederra erdietsi zuten.
Datorren ikasturtean lau mailetan Olinpiadak antolatzeko gogotsu geratu da Euskaraz Bizi taldea.
Eskerrak kolegioko Euskaraz Biziko arduradun eta ikasle taldeari, lagundu zuten lankide guztiei, Urruñako Herriko Etxeari Zokoako Kirol eremua prestatzegatik eta Orereta ikastolatik ikasleak ekarri zituzten irakasle eta guraso horiei!
Biba zuek!
Eta esker beroenak Larraitz eta Anderri horrelako euskal ekintza horren bultzatzeagatik !!
Gora Euskaraz Bizi !!
@oreretaikastola @euskaraz_bizi.plk #zubiakeraikiz #euskarazbizi