Ekainaren 15 eta 16an, ostegun eta ostiralez, IEP gelako ikasleendako bi egun bereziak antolatuak izan zaizkie :
Lehena, gure kolegioko 10 ikasle agurtzeko Urruñako Oihana Parken ibili dira zuhaitz gainean, urtxintxen moduan!
Ondoren, gelan krakada goxo bat prestatu eta irakasle-hezitzaileekin partekatu zuten, antolatu zuten matahamien salmentarekin lortutako diruari esker! Milesker lagunak zuen laguntzarendako ! Bertan, oparitxo batzuen trukaketak izan ziren eta kolegiotik kanpo bide berria hartuko dutenedako ere agur berezia.....
Ostiralean Seaskako IEP geletako beste ikasleekin batera Senpereko aintzirara joan ziren, han tirolinaz tirolina ibili ziren hegan!
Bukaera bikain bat, urte eta talde bikain batentzat!
Bide on guztioi!!!