Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

6/5.en futbito txapelketa bere amaierara iritsi zaigu joan den ekainaren 15an ostegunarekin.
Hilabetez bederatzi talde lehiatu ostean final handia jokatu zuten Basatiak FT taldeak eta Bengalak taldeak.
Partida lehiakorra izan zen hastapenean, baina Basatiak FT taldeak bigarren gola sartu zuen momentutik Bengalek amore eman zuten eta azkenean 3-1eko emaitzarekin amaitu zen neurketa.
Basatiak FT taldeak, txapelketako irabazle gisa, kolegioko erakasle-langileen aurka jokatzeko parada izan zuen ostiralarekin.
Kolegio osoa bildu ginen aire hartze eremuan partida ikusteko giro bikainean.
Partida oso lehiatua izan zen, 1-1 berdindurik egon zelarik ia denbora guztiz, baina amaieran Aaronen gol bateri esker erakasle-langileek irabaztea lortu zuen. 
Partida guztia Oihan A eta Ugaitz Aren hitzetan animatua izan zen !
Txalo finalean eta txapelketa osoan zehar parte hartu duzuen guztiei!!