Ekainaren 20an, asteartean azken orduan, konzertazio ordua zelarik, ikasleak kanpoko eremura jautsi dira arratsaldeko 4:00etan.... diskretuki....
Seigarrenak, bosgarrenak, laugarrenak, hirugarrenak, irakasle - hezitzaileak.... eta Iolanda eskas baitzen, ikasle guztiek oihukatu diote "Iolanda ! Iolanda "... Mementu horretan ulertu dut bere agurra tenorea zela eta hurbildu da, biziki emozionatua, denen txaloak, oihuak entzutean eta ikasle guztiak xutik ikustean.....
Berehala, zuzendaria den Iñakik hitza hartu du... Ondotik, 6/5.eko eskulan taldeak gutun bat irakurri dio eta bertso bat eskaini, 3.eko eskulan taldeak lekukotasuna eman dio, Aiur / Hodei / Amaiur / Unax bertsolariak mezu ederrak bidali dizkiote, eta azkenik, 4/3.eko ikasle batzuk "aurresku" bat dantzatu diote, Elena / Luma / Alaitz bibolina joleak alaiturik. Zen bat emozio !! Gero, ikasle batek lore xorta bat eskaini dio eta beste bik "eskulan eta konponketa diploma" bat eta kolegioko ikasle gehienek egindako marrazki / gutun / bertso / mezu liburuxka.
Txalo bero bat parte hartu duten guztiei !
Bukatzeko, Iolandak mikroa hartu du azpimarratzeko ez zuela senditu sorpresa hori hurbiltzen, diskretuki pentsatzen zuela joatea kolegiotik erretretara eta oroitzapen bikainak atxikiko dituela, noiztenka berriz pasatuko zela eta noski, eskerrak eman ditu deneri.
Horra Iolanda... hainbeste urte Seaskan, Kanboko kolegioko barnetegian, Ziburuko Larzabal kolegioan, bide on opa dizugu....
Adiorik ez ! Erretreta on zuri !!!!!