Azaroaren 9an, ostegunez, "Jazarpen eskolarrarren aurkako egun nazionala" izango baita, Omiasainduko oporrak aitzin, bi astez, eguerdiko pausan, tailer berezi bat proposatua izan zaie kolegioko ikasle bolondresei : afitxa erakusketa bat prestatzea....
Nahi zutenek izena eman dute eta haien irudimena segituz, mezuak adierazten saiatu dira, argazkiak, lemak eta marrazkiak erabiliz..... Adin guztietako hogei ikasleek parte hartu dute eta afitxak sortu dituzte azpimarratuz zer den jazarpena, hitzek eta kolpeek mintzen dutela, ez dela joko bat, zer egin biktima edota lekukoa zarelarik, nolaz legeak zigortzen duen eta beste....
Erakusketa hori kolegioko sartze nagusian ikusgai da sartze egunatik landa, aire hartzeetan eta gelaka gogoeta lan bat eramateko...
Bestalde, ikasleak bi irratiengandik elkarrizketatuak izan dira ! Milesker Urdin euskal irratietako Ibani eta Euskal Irratietako Margari ikasleengana etortzeagatik !!
Azkenik, Elorri Garat pzikologoak animatuko duen mintzaldi bat kolegioko IDZtan antolatua da azaroaren 9an, ostegunez, arratsaldeko 6:30tan. Deneri idekia da eta bat bateko itzulpena segurtatua izango da. Gaia "Taldea, experimentazioa eremua nerabezaroan : identifikatu, maitatu, gorrotatu... Loturak eta gatazkak".