Azaroaren 8, 9 eta 10ean, kolegioko ikasle guziak erakusketatik pasa dira, gelaka zuten irakaslearekin. Zazpi galderei erantzuteko informazioak xerkatu dituzte eta talde handian erantzunak komentatu, eztabaidatu eta gogoetak elkar partekatu.
Arratsean bertan, arratseko 6:30tan, helduei proposatutako mintzaldian hogeita hamar pertsonek parte hartu dute. Elorri Garat pzikologoak zuen animatzen. Gaia : "Taldea, experimentazio eremua nerabezaroan : identifikatu, maitatu, gorrotatu.... Loturak eta gatazkak".
Lehen parte batean, nerabezaroan kognitiboa, soziala eta fisikoa diren garapen fase garrantzitsuenak oroitarazi ditu.
Ondotik, mintzaldia bi partetan aurkeztu du : alde batetik gaitasun psikosozialak eta gatazkak / jazarpena bestalde.
Gaitasun psikosozial arloan, adituen erranetatik abiatuz, emozioen garapena hasten da familiako lehen esperientzia sozialatatik. Ondotik, izanez eskolan, elkarte edota klub batean, taldeen harremanak garatzen dira eta talde horrek nerabearen gain ukango du efektua : konformismoa, auto identitatearen sortzea, behar batzuei erantzutea....
- Gaitasun sozialetan, gazteak ikasiko du komunikatzen, negoziatzen eta argumentatzen
- Kognitibo arloan, erabakiak hartzen, izpiritu kritikoa izaten
- Emozio mailan, ztreza kudeatzen, auto estima eta konfiantsa izaten
Taldekidetza gatazka motak horrelakoak izaten dira :
- "Nire lagun taldean" : arina baina ez errexa : haien artean mintzatuz konpontzeko gaitasuna lortzen dute
- "Talde horretan izan nahi nuke" : taldeak "eginak "direla diote, nola egin horretan sartzeko, nola egin talde aldaketa ? Erantzuna emateko burasoen postura zaila da
Jazarpena arrisku bat da... Ikerketen arabera, ikasleen %10ak jazarpen egoera bizitzen du eta %6-8ak jartzailea izan daiteke. Profesionalen arabera, jazarpenaren definizioak desberdinak badira.
- Adostua dena : errepikapena badela biktimaren ikuspundutik, indarren desoreka, botere abusua, larderiari bakarrik aurre egiteko ezintasuna
- Eztabaidan dena : taldea edo banakoaren papera, jazartzailearen perfila
Zergatik jazartua isiltzen da ? Mendekuaren beldurra, ahalgea, besteen begirada, burasoak abisatuak izanen direlakoaren beldurra, ikastetxeak erreakzio desegokia ukan dezan.
Bestalde, Cyber-jazarpena aipatua izan da. Lehen kasua hasi zen 2002an. Sareetan mugagabeko zabaltzeak ondorio latzak ukaiten ahal ditu, barne, sexting egoerak heriotz arriskua bultzatzen ahal duela.
Ondotik, helduen tokia adierazia izan da : Zauri batek ahultzen du. Antzako emozioak bizitzen dira haur edo heldua izanik. Emozio ez ateraiak mintzen du. Zer egin ? Aterabidea xerkatzen saiatzea eta haurra goxatzea.
Garai horretan, nerabeek elkarrekin bizitzen ikasten dute. Haurrak helduaren beharra du, sustengua senditu behar du, egoerari buruzko hitzak pausatzea inportantea da, emozioak partekatzea, aterbideak gogoetatzen diren bitartean.
Bukatzeko, kolegioak eskertzen ditu bai hurbildu diren burasoak baita ere Elorri Garat pzikologoa, kolegiora etortzeagatik eta bere aholku, ekarpenak eskaintzeagatik. Milesker Elorri !!