Azaroaren 9an, "Nesk'à paillettes" elkarteko kideak komitatu genituen kolegiora aurkezpen mintzaldi baten egitera eta ikasle ainitz hurbildu ziren eguerdiko pausa denboran. Honen ondotik, dirua lortzeko ekimen bat antolatzea adostu zuten ikasleek : Gosari salmenta bat goizero lau astez ! Txandaka saltzailearen errola hartuz, etxeko pastizak eginez, gosaltzeko xokolatinak, cookies, bixkotxak, jusak, txokolot'esneak, zerealak eta... proposatzen zituzten kanpoko eremuan ziren lagunei..... Dena euro batean ! Bestalde, ebakuntza ondotik goxatzeko bihotz lumatxak egiteko oihalak eta harizko bobinak bildu dituzte.
Konduak egin eta, berriz "Nesk'à paillettes" elkarteko kideak, Gexan Garate ikasle ohia barne, komitatu ditugu abenduaren 15ean, ostiralez, kanpoko eremuan, bildutako oihalak eta txeke ofizialaren eskaintza egiteko Eguberri aitzin ! Kanpoan ziren ikasleak hurbildu dira baita ere gosari salmentan aritu izan diren ikasleak.
Sorpresa ederra izan da denendako : 1460€-ko txekea eskaini diete ikasleek, dituzten proiektuak finantzatzeko. Bertan ziren lau lagun, harriturik eta poz pozik eskertu dituzte kolegioko gazteak. Eguberri aitzineko elkartasun eta laguntza opari ederra izan da denen laguntzagari esker.
Biba zuek ! Segi ezazue horrela ! eta ez ahantz "Eguberrin hartu aitzin, beharretan direnei pentsatzen eta ematen ikastea" !