Abendo hasieratik, neuronak berotu ditugu Matematikako asmakizunekin.
Myriamek asmakizun afitxa bat ezarri du kolegioan eta nahi zutenek parte hartzen ahal zuten beregana joanez erantzunak ahal bezain zuzen atzeman eta.
Ikasle, irakasle eta langileak berehala jokoan sartu dira eta parte hartu dute Myriamengan joanez jolas garaietan.
Irabazleek tripa gozatzeko sariak ukan dituzte :
- 5.eko Xalbat Otaño, Lou Quatrevieux, Nahia Aprendiztegi eta Nora De Aizpurua
- 4.eko Udane Angevin, Oihana Jorajuria, eta Amaia Etchegaray
- Jantegiko langileak : Pantxa, Kristina, Bernadette eta Kontxi
- Maritxu
Parte hartu duten guztiei txalo handi bat !
Eta milesker Myriam iniziatiba bikain horrendako !