Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Zugarramurdiko ateraldia aitzin, Joseba Aurkenerena kolegiora etorri da 6.eko ikasleei euskal mitologia aurkeztera.

Diaporama baten bidez, sinboloak aztertu dituzte, hala nola lauburua, eguzkilorea, naturaren elementuak ere bai : ura, sua, lurra eta airea. Mitologiko pertsonaien ezagutza egin dute : Egu, Gaueko, Basajaun, Mari, Ortzi, Xuhar, Akerra... baita ere sorginak !! Olentzero eta Hartza pertsonaietatik abiatuz, Eguberri eta ihauteriak aipatu ditu.

Ondotik, bi ipuin kondatu ditu Josebak : "Irulea eta katu beltza" baita ere Zugarramurdiko ipuin bat... Ikasle batzuk hasi dira beldurtzen pentsatuz zerbait gertatu zela kolegioko ikasle batzuei hara joan zirelarik... Bukatu aitzin, Zugarramurdiko akelarre baten hitzak abestu dituzte denak elgarrekin :

"Zugarramurdiko leizean / aker bat dago erdian / sorgin mainguak dabiltz /

uju - uju egiten / uju - uju - ujuuuu / beraiek laguntzen

Sasi ta larren artean / uju uju egiten..."

Txirrina jotzean, sorgin gaixtoen aurrean aurkitzen badira, Josebak aholkatu die "Arrio eta belio, izkutuan denari begia irten bekio !" esaldia erratea babestua izateko...

Orain Zugarramurdira joateko prest dira !